Eduki publikatzailea

(2023/11/03) X Izpien Zerbitzuko (Harri eta Mineralen eta Molekula eta Materialen Unitateak) teknikariek Coruñako Unibertsitatean egindako "Difrakzio-zerbitzuetako arduradunen eta teknikarien VI. bileran" parte hartu zuten.

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/03

Irudia

Leire San Felices, Francisco Javier Sangüesa eta Aitor Larrañaga doktoreak, Coruñako Unibertsitatean egindako difrakzio-zerbitzuetako arduradunen eta teknikarien VI. bileran izan ziren urriaren 25, 26 eta 27an.

Bertan, bi ponentzia aurkeztu,

  • "X izpien difrakzioa: aukerak eta errealitateak" Aitor Larrañaga Varga (UPV/EHU)
  • "DRX (faseak) eta FRX (konposizio kimikoa) emaitzen konbinazioa" Javier Sangüesa     Aguerri (UPV/EHU)

eta "Teknikarien sare eraginkor bat sortzeko ideien trukea (etengabeko prestakuntza, langile berrien prestakuntza, beste laborategi/zerbitzu batzuetako egonaldiak), Mahai-Inguruan:” parte hartu zuten Leire San Felices Mateos (UPV/EHU).