Eduki publikatzailea

SGIkerrek UPV/EHUren "Ikerketa aktibitatearen ebaluaketa eta ikertzaileak babesteko iniziatibak" uda ikastaroan parte hartu dute (2016/09/26)

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/26

Irudia

Maria José Rodríguez eta Fátima Pastorrek, SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorretako Zientziometria Unitateko kideek, Zientziometria Unitatearen antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko hitzaldi bat eman zuten ikerkuntzaren ebaluazioaren inguruko UPV/EHUren uda ikastaroan, Euskampusek eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolaturik, Donostiako Miramar Jauregian, 2016ko uztailaren 19an eta 20an.

UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta DIPCko buru Pedro Miguel Etxenikek aurkeztu zuten jardunaldia. Bertan, ikerkuntzaren ebaluazioarekin eta bibliometriak prozesu horretan duen eraginarekin lotutako zenbait gai jorratu ziren. Jende asko izan zen ikastaroan, eta hizlari ugari aritu ziren: atzerriko unibertsitateetatik, Vienako Unibertsitateko Juan Gorraiz eta Leidengo Unibertsitateko (Herbehereak) Rodrigo Costas; ebaluazio agentzietatik, Unibasqueko Eva Ferreira eta ANEPeko Julio Bravo; zientzia fundazioetatik, Ikerbasqueko Fernando Cossio eta ICREAko Antonio Huerta; bibliometriaren arloko adituen artetik, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Elías Sanz Casado, Granadako Unibertsitateko Daniel Torres Salinas eta Evaristo Jiménez Contreras, Vigoko Unibertsitateko Domingo Docampo, Nafarroako Unibertsitateko Isabel Iribarren, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Montserrat Hidalgo, eta UPV/EHUko SIGkerretako teknikariak eta Marian Piñeiro Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako zuzendari atxikia.