Datuen tratamendu aldagai anitzeko ikastaroa amaitu da (2018/05/16)
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/16
(Beste leiho bat zabalduko du)Iragan astean, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, datu ugariren tratamendu aldagai anitzari buruz SGIker-ek antolatutako ikastaroaren bederatzigarren edizioa egin zen. Aurten, UPV/EHUko ikertzaileek, UPV/EHUko eta SGIker-eko teknikariek edo Latinoamerikako beste unibertsitate batzuetako irakasleek kimiometriaren arloan lehen urratsak eman ahal izan dituzte.
9 urte hauetan, guztira 50 ikertzaile baino gehiagok hobetu ahal izan dituzte kimika, biokimika, zientzia omikoak, medikuntza, matematikak, turismoa, elikagaigintza edo arkitektura bezalako hain aplikazio esparru diferentetarako datuen tratamendu aldagai anitzaren inguruko ezagutzetan. Denbora horretan, Luis Bartolome BAZZeko irakasle teknikaria eta SGIker-etako antolakuntza osoa ikertzaileen gero eta eskaera handiagoa hobetzen saiatu dira, ikastaroak ISO 9001 arauaren arabera frogatuz, datuen tratamendurako software modernoagoa eta intuitiboagoa eskuratuz, eta azken tratamendu aldagai anitzetan teknikariaren etengabeko prestakuntza eskainiz.
SGIker-etatik, orain arte bertaratu diren erabiltzaileei eskerrak ematen dizkiegu, euren prestakuntzarako gugan jarri duten konfiantzagatik. Halaber, UPV/EHUko gainerako komunitate zientifikoa, datozen urteetan, gure ikastaroetan oraingo jarrera berberarekin parte hartzen jarrai dezan gonbidatzen dugu.