Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorrek, 19 ikastaro aurkezten dituzte hainbat arlo zientifikotan, 2022ko prestakuntza-eskaintzaren barruan.

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/08

Irudia
Argazkiaren iturria: Depositphotos

UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) 19 ikastaro antolatu dituzte 2022. urtean. Prestakuntza pultsuari eusten zaio, 2021arekin alderatuta ikastaro gehiago eskaintzen direlako eta horietako batzuetan on line modalitatea sustatzen jarraitzen delako.

Edizio honetan aurrera egin da edukien berrikuntzan, eta ikastaro berriak gehitu dira, hala nola, Metabolomika eta Lipidomikako prestakuntza ikastaroa, zeinak, aurten, SGIker-en erabiltzaileen artean oso eskatua izan den, bioestatistika eta datuen tratamendua eskaintzen digu.

Era berean, on line modalitatea sustatzen jarraitzen da, aldizkari harrapakarien fenomenoak argitalpen zientifikoaren panoraman dituen arriskuei buruzko ikastaro bat egiteko aukerarekin.

Gainerako ikastaroei dagokienez, Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako teknikariek eduki teorikoak eta praktikoak ematen jarraituko dute, besteak beste, honako arlo hauetan: «Materialak eta Azalerak», «Biomedikuntza eta Bioteknologia», «Ingurumena». Halaber, ikerketa-karreran hasi nahi duten ikasleentzako, oso harrera ona duten orientazio-ikastaroak ere ez dira faltako, Zientziometria Zerbitzuak emango dituenak.