Amaitu da 2018ko Masa espektrometria akoplatua duen gas kromatografia (GC/MS) ikastaroa (2018/12/04)

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/03

Azaroaren amaieran egin da, beste behin ere, SGIkerrek antolatutako prestakuntza-ikastaroa, BAAZeko teknikari Luis Bartolomé Doktorearen eskutik. Azken urteotako formatuari jarraiki, ikertzaileek, 30 orduko ikastaro honetan zehar, teknika erabiltzeko ezaguera teorikoak bereganatu dituzte, eta horiek GC/MS kasuetan modu praktikoagoan aplikatzen ikasi dute. Zati teorikoa, aurten, Bizkaiko Campuseko BAZZen egoitza berrian eman da, lehenengo aldiz: Martina Casiano plataforma eraikinean.

Ikertzaile parte-hartzaileak oso zeharkako jatorriko zentroetatik etorri dira eta, horrek, gure lurraldearen I+G+b alorrean dugun ahalmena erakusten du: CIC Energigune ikerketa-zentro edo TECNALIA Fundazioko ikertzaileak, UPV/EHUko doktorego mailako ikasleak, Elorrieta Erreka-Mari lanbide-prestakuntzako institutuko goi-mailako graduko laborategiko teknikariak edo enpresa alorreko proiektu arduradunak (ORMAZABAL Corporate Technology).

Edizio honetan, beste behin ere, parte-hartzaile kopurua handitu da (8) eta hainbat ikertzaile ikastaroa egiteko itxarote zerrendan gelditu dira. Hori dela eta, eta urte oso bat itxaron ez dezaten, 2019ko GC/MS ikastaroa maiatzean egingo da (hemendik 6 hilera).

Beti bezala, SGIker oso pozik agertu da gure prestakuntza ikastaroek gure lurraldeko ikertzaile ehunean duten harrera ona ikusita, eta zuen konfiantza eta fideltasuna eskertu nahiko genituzke.