SGIker-ek tailer bat eman du uharte batetik bizirik ateratzeko moduari buruz, Bilboko La Salle Ikastetxearen 3.DBHeko gazteentzat. (2016/02/17)
Lehenengo argitaratze data: 2016/02/17
Bilboko La Salle Ikastetxearen lau ikaslek parte hartu izan dute UPV/EHU-ko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker), Bizkaia-ko RMN eta Fitotroi eta Berotegiko Zerbitzuek emandako"Uharte batetik bizirik ateratzeko modua" tailerrean.
Pedro Corral, Idoia Gondra, Julen Millán eta Lorena Pedraz, uharte batean hondoratu den espedizio zientifiko baten partaideak dira eta bizirik ateratzerako, uharteak emandako baliabideak eta espediziotik berreskuratutako apurra daukate.
Biologiako eta Kimikako klaseetan lortu dituzten ezaguerekin, oinarrizko behar izanak, hala nola, etxebizitza, edateko ura, energia, elikagaien-kontserba, lortzeko gai izan dira, eta oraindik denbora geratu zaie ikerketan iharduteko. Modu honetan, pigmentuen erauzketa, ezaugarri koligatiboak, polimero gainxurgatzaileak edo pH-a, bezalako kontzeptuak landu dira beste batzuen artean.
Ekimen hau, bat dator UPV/EHU-ko SGIker-ek garatutako aktuazio lerroarekin, jarduera ikertzailearen alderdi desberdinak erakutsi eta gazteenen artean zientzia ikasketenganako gogoa sustatzeko.