Zer gertatzen ari da glifosatoarekin? Herbizida hau erabiltzearen alde onak eta txarrak (2018/03/12)
Lehenengo argitaratze data: 2018/03/12
70eko urteetan deskubritu eta merkaturatu zenetik, herbizida horren erabilera asko zabaldu da labore estentsiboetan nahiz baratze eta hiri-eremuetan. EBko estatu erkideek duela gutxi luzatu dute 2022ra arte herbizida hori erabiltzeko baimena. Glifosatoaren ekoizle nagusiek baimena 15 urte gehiago luzatzea nahi zuten, Europako Batzordea 10 urtez luzatzen saiatu zen azken proposamen honen aurretik, eta mugimendu sozial handi batek berehala debekatzeko eskatu zuen. Erabaki horren aurrean, gizartea jakin nahian dabil herbizida horren erabilera segurua ote den eta ez ote duen kontraindikaziorik. SGIker zerbitzuetako Analisi Zerbitzu Nagusiko (SCAB) teknikariak irratiko elkarrizketa batean parte hartu du gure lurraldean eta baita nazioartean ere duela gutxi garatu izan diren azterlanetan adierazitako aktualitate zientifikoa azaltzeko.