(2026/03/17) ETBko Tecnólopis programak Gipuzkoako RMN Zerbitzuari eskaini dio atal bat, Iñaki Santos Zerbitzu Teknikariaren lana deskribatuz, Sagarlup egiteko erabiltzen den lupulua karakterizatzeko.
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/17
Sagarlup edari berri bat da. Sagar muztioa eta lupulua ditu oinarrian eta Zabala Sagardotegiak eta Iñaki Santos EHUko SGIkereko teknikariak elkarlanean sortu dute. Bertako lupulua erabiltzen dute edaria egiteko eta erresonantzia magnetiko nuklearrean karakterizatu dituzte bertako lupulu-landareen osagaiak.