Eduki publikatzailea

Lozoyako Markesa Sariak

Lehenengo argitaratze data: 2014/08/04

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2014ko Lozoyako Markesa ikerkuntza kulturaleko sariaren deialdia egin du.

Deialdiaren helburua:
Espainiako artea eta ohiturak eta espainiar estatuko kulturak osatzen dituzten herrien eta gizabanakoen bizimodua eta pentsaera agerian jartzen dituzten ikerkuntza-lan onenak azpimarratzea.

Sariak:
Hiru sari emango dira:

  • Lehenengo saria: 3.770 euro.
  • Bigarren saria: 2.500 euro.
  • Hirugarren saria: 1.270 euro.

Onuradunak:
Oinarri arautzaileetako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko guztiak.

Eskariak aurkezteko epea:
Eskariak aurkezteko epea 2014ko abuzturaren 23an amaituko da.

Eskariak egiteko prozedura:
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabide arautua bete beharko dute eta deialdian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskariak honako leku hauetan aurkez daitezke: Trajearen Museoa-Ondare Etnologikoa Ikertzeko Zentroan (Juan de Herrera etorbidea, 2.a, 28040-Madril), Hezkuntza, Kultura eta kirol Ministerioko Erregistro Nagusian (Los Madrazo kalea, 15, Madril), Hezkuntza, Kultura eta kirol Ministerioko Erregistro Osagarrietan (plaza del Rey, 1, Paseo del Prado, 28 eta Torrelaguna kalea, 58, Madril) edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen edozein lekutan.