SGIkerreko Zientziometria Unitateak saio bat eman du UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoaren "Itsas Ingeniaritza eta Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa" masterrean
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/04
SGIker zerbitzuetako Zientziometria Unitateko teknikariek ikerkuntzarako bilaketa estrategiei eta informazio alertari buruzko saio bat eman zieten "Itsas Ingeniaritza eta Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa" masterreko ikasleei, 2015eko urriaren 19an, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoan, Portugaleten.
Saioaren lau orduetan, master horretako ikasleei azalpenak eman zizkieten UPV/EHUko Ikerketako Errektoreordetzaren egiturari eta kudeaketari buruz. Horrez gain, azaldu zieten nola funtzionatzen duten ebaluazio agentziek eta zein irizpide dituzten, eta esan zieten beharrezkoa dela informazioa bilatzeko estrategia bat izatea eta UPV/EHUk beren eskura jartzen dituen datu baseetara eta kudeaketa tresnetara jotzea.
Zientziometria Unitateak bigarrenez parte hartu du master horretan, Esperanza Díaz irakaslearen ekimenez. Aurreneko saioa 2014ko azaroaren 24an eman zuten, Portugaleteko Eskolako instalazioetan.
Horren bidez, orientabidea eman nahi zaie SGIker zerbitzuak garatzen dituzten graduondoko ikasleei, ikerketako ibilbidean laguntzeko.