Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Laser Zerbitzua karakterizazio teknika berri baten garapenean parte hartzen ari da CERNen (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) laguntzarekin.

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/04

Datozen urteetan, CERNen LHCren (Large Hadron Collider- LHC) argitasuna handitu egingo da magnitude ordena batean, aurrekaririk gabeko erradiazio mailetara iritsiko da, eta HL-LHC bihurtuko da (High Luminosity Large Hadron Collider).Gaur egun partikulen ibilbideak zehazteko erabiltzen dituzten siliziozko detektagailuen kalte atalasea dela eta, HL-LHCren eraginkortasunak halako isurpenekiko erresistenteak diren sentsoreen belaunaldi berri bat behar du. Ildo horretan, CERN RD50 Collaboration-ek martxan dauka ikerketa programa trinko bat, erradiazioarekiko tolerantzia handiko detektagailu berriak garatze aldera.

SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren Laser Zerbitzuak urtebete darama CSIC-UCeko ikertzaileekin, Sevillako Unibertsitatearekin eta CERNekin lankidetzan, pultsu ultralaburren xurgapen bifotonikoan oinarritutako LHCren siliziozko detektagailuen karakterizazio teknika berri baten garapenean. Joan den azaroan, UPV/EHUn ezarritako esperimentu sistemaren xehetasun batzuk eta lortutako lehenengo emaitzak aurkeztu ziren CERNen 25th RD50 Workshop-ean (Ginebra). Teknikak ekitaldi horretan onarpen ona izan zuenez, 2015. urtean lankidetza sendotzeko asmoa dago.

Informazio gehiago nahi izanez gero: raul.montero@ehu.es