Eduki publikatzailea

2014ko Euskadi Ikerkuntza Saria

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/12

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Ikerkuntzako 2014ko Euskadi Sarirako deia egiten du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz (2014/11/11ko EHAA)

Xedea:

Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2014ko ediziorako deia egiten da, Zientzia eta Teknologia modalitatean. Sariaren kopuru gordina 40.000 euro izango da. Sarituak estatuatxo bat eta bereizgarri bat ere jasoko ditu, gainera, saria emateko ekitaldi publikoan.

Onuradunak:

Ikerkuntzako Euskadi Sarietarako aukera izan dezake Euskadin jaio diren ikertzaile orok, bere lan-ibiliaren zati handi bat Euskadin egina badu, edo bere lanak Euskadin garrantzizko eragin positiboa izan badu.
Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren buruak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Eskatzen diren agiriak:

  1. Hautagaiaren proposamen-idazkia, proposatzen duten pertsonen zien erakundeen identifikazio zehatzarekin.
  2. Memoria laburra (gehienez ere hiru orri); bertan, hautagaia Dekretu honen 2.1 artikuluan ezarritako betebeharrak nola betetzen dituen adieraziko da. Halaber, hautagaiak saria jasotzea merezi duela frogatzen duten arrazoiak zeintzuk diren adierazi beharko da, hizkera ez espezializatu batean.
  3. Hautagaiaren curriculum vitaea.
  4. Curriculum vitaearen laburpen laburra, ingelesez, hautagaiaren karrerako elementu azpimarragarrienak adieraziz (bi orri).
  5. Hautagaiak erakunde zientifikoek edo zientzilariek proposatuak badira, hautagaiaren oniritzia adierazten duen agiria bidali beharko da.
  6. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: hautagaia ez dela izan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko bide penaletik edo administratibotik zehatua edo horretarako desgaitua, ezta sexu-diskriminazioaren ondorioz zehatua, beti ere otsailaren 18ko 4/2005 Legearen-Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldekoaren-azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

Halaber, beste zientzilari batzuen gomendiozko gutunak eta egoki iritzitako beste edozein agiri erantsi ahal da.
Dokumentu original horiek paperean aurkeztu behar izango da, gainera a) b) c) eta d) ataletan azaldutako dokumentuen kopia bat euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da.

Hautagaiak aurkezteko epea:

2014ko azaroaren 12tik abenduaren 11ra arte.

Eusko Jaurlaritza

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
    Zientzia Politikarako Zuzendaritza
    Donostia Kalea 1
    01010 Vitoria-Gasteiz
    Erref.: Ikerkuntzarako Euskadi Saria

Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzeko:

  • Bulegoak:
    • Bilbao:
      Gran Vía, 85
      48011 Bilbao, (Bizkaia)
    • Donostia- San Sebastián:
      Andía, 13
      20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
    • Vitoria-Gasteiz (centro ciudad):
      Ramiro Maeztu, 10 bajo
      01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
  • Ordutegia:
    Astelehenetik ostiralerarte 8:00retatik 20:00rak arte.
  • Telefonoa: 012