Eduki publikatzailea

Lilly-UCM Fundazioko Hezkuntza Medikoko Katedraren sariak

Sari horiek ematen zaizkie hezkuntza medikoaren eta hezkuntza berrikuntzaren alorrean egindako proiektu edo lan onenei

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/17

Lilly–Universidad Complutense de Madrid Fundazioko HEZKUNTZA MEDIKOKO Katedrak saritu egin nahi ditu hezkuntza prozesua hobetzeko xedez esparru desberdinetan landu diren ekimenak, besteak beste, ikasketen egitura, prozesua bera edo lortutako emaitzak dituztenak aztergai. Eta hori guztia irakaskuntza-ikaskuntzako edozein fasetan: lortu beharreko helburuen edo gaitasunen definizioa, helburuen lorpen prozesua edo gaitasunen jabetze prozesua, eta horien ebaluazioa.

Horretarako sortu ziren, Lilly–Universidad Complutense de Madrid Fundazioko Hezkuntza Medikoko Katedraren babesarekin, aipatutako sariak, graduko ikasketen alorreko lan edo proiektu onenari ematen zaiona eta graduondoko ikasketen alorreko edo espezialisten prestakuntzaren alorreko lan edo proiektu onenari ematen zaiona.

Seigarren edizio honetan, 2013. urtekoan, parte har dezakete medikuntzaren irakaskuntza hobetzeko prozesuetan oraintsuko esperientzia daukaten erakundeek eta irakaskuntzan nahiz ikerketan diharduten medikuek, bai eta medikuen prestakuntza osoa hobetzeko prozesuetan aritu berri direnek ere.