Sariak SGIkerren Argazki Zientifikoaren IV lehiaketa
Nora Egido eta Naiara Ortuzar, Argazki Zientifikoaren IV lehiaketaren irabazleak
Lehenengo argitaratze data: 2012/12/13
Irudiek "Todos al agua", Nora Egido Pérezena eta "Llamaradas ", Naiara Ortuzar Markesena SGIkerren Argazki Zientifikoaren IV lehiaketaren lehen saria lortu dute, Materialen Teknologia eta Zientziaren arloan, eta Bizitzaren Zientziaren Arloan.
Oraingoan , Miguel Ángel Gutiérrez ikerketako errektoreordea presidente izan duen eta zientzia-arloetan adituz osaturik egon den epaimahaiak lehiaketan aurkezturiko 65 irudiren artean aukeratu behar izan du. 39 ikertzailek argazki horiek aurkeztu dituzte, 55% Bizitzaren Zientziaren arlokoak izan dira eta 44% Teknologia eta Zientziaren arlokoak. Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiaren erabakia bereziki zaila izan da, aurkezturiko lanen kalitateagatik. Bi irabazleak azpimarratu nahi ditugu, irudi bakoitzeko inpaktu bisual, zailtasun tekniko, emaitza zientifiko, originaltasun eta estilo didaktikoagatik.
UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologiaren Fakultatearen Fisika Aplikatua II sailan esleituriko Nora Egido ikertzaileak harturiko irudia, , "Todos al agua" SGIkerren Mikroskopia elektronikoaren unitatean ekortze mikroskopia elektronikoaren bidez egin zen. Honek Cu-Al-Ni aleazioa erakusten du hain itxura bitxian non egilearen esanetan "kobrerezko itsaso batean sartzeko zorian bainulari gisa ikus daiteke".
Bizitzaren Zientziaren Arloan, lan irabazleak, "Llamaradas", UPV/EHU-ko Medikuntza eta Odontologiaren Fakultatearen Neurozientzien sailan esleituriko Naiara Ortuzar ikertzailearena eta Mikroskopia konfokalaren bidez egindakoa SGIkerren unitatean, nabarmentzen du eraso orok, SNC-an, erreakzio astrogliala sortzen duela.
Sariak emateko ekitaldi publikoa laster izango da eta eguna atari honetan jakinaraziko da, baita EHU taularen bidez ere. Ekitaldian irudi irabazleak erakutsiko dira eta pertsona sarituei Samsung Galaxy Tab 2 bana emango zaie IV Lehiaketaren sari moduan.