Eduki publikatzailea

"Jesús María Leizaola" Saria

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/11

3.- 4.-

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Jesús María Leizaola 2014 sarirako deia egin du, hainbat aztertze-ikuspuntutatik egindako monografía izaerako ikerlanak egiteko. Ikerlan horiek euskal autonomiarekin lotuta egon behar dute, edo autonomía hori aztertu eta sakontzeko izan behar dute.

Oinarri orokorrak:

  1. Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira. Lantaldea aurkezten bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna.
    Ezin izango dute deialdi honetan parte harte, besteak beste, aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola sari aedo bere akzesita lortu dutenek.
  2. Eskabideak, eta horiekin datozen ikerlanak, izapidetze elektroniko bidez aurkeztu beharko dira: www.ivap.euskadi.net/premio_leizaola_2014/r61-2347/eu
  3. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 30ean bukatuko da, azken egun hau epe barruan egongo delarik.
  4. Sariaren zenbatekoa 14.000 eurokoa izango da, eta zientzia-ikerlanik hoberenari emango zaio.
    Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria, taldekide guztiak izango dira onuradun.