Eduki publikatzailea

SGIkerren AZZB-en (Analisirako Zerbitzu Zentrala Bizkaiko Unitatea) Espektrometria Atomikoko Unitateak 25.000 lagin baino gehiago prozesatu ditu 2015ean

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/20

Irudia

2015ean, Bizkaiko Analisi Zerbitzu Zentraleko (SCAB) espektrometria atomikoko unitateak 28.500 lagin prozesatu ditu. 2005ean Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako unitate gisa ezarri zenetik, hainbat aplikazio sortu dira, hainbat jatorritako laginetan elementu inorganikoak aztertzeko, Osasun Zientzien, Zientzia Esperimentalen, Ingeniaritzaren, Arkitekturaren, Artearen eta Humanitateen adarretan.

Denbora tarte horretan, azken orduko ekipamendua erosi da, eta, horri esker, analisi kimiko organikoko laborategi bati eska dakizkiokeen irizpideen araberako emaitzak lortu dira. Gauzak horrela eta SGIkerren Kalitate eta Berrikuntza Unitatearen laguntzarekin, eginiko analisi guztiek dute, 2010. urteaz geroztik, ISO 9001 arauaren araberako irizpideen ziurtagiria. Are zehatzago, 2013az geroztik, kontsumorako uraren, ur kontinentalaren eta hondakin uraren elementu inorganikoen analisiek ISO 17025 arauaren irizpideen araberako ziurtagiria ere badute.