Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak bere analisien kalitatea balioztatu du LGC standars-en programa jarraituz.
Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak bere analisien kalitatea balioztatu du LGC standars-en programa jarraituz.
Lehenengo argitaratze data: 2011/12/23
Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralak, LGC Standards empresak antolatutako Aquacheck Profisiensy Scheme interkonparazio programan, parte hartu du.
LGC-ren ikerkuntza eta teknologia sailak, Erresuma Batuko neurketa kimimo eta biokimikoen Metrologi Institutu lanak egiten ditu.
Programa honetan, metalak eta anioiak, ICP-AES, ICP-MS, EC eta UV-Vis tekniken bitartez neurtzeko metodoaren kalitatea balioztatu da. Ariketa hau, ur mota ezberdinetan eraman da aurrera, ur kontinental, lurazpiko ur eta hondakin uretan, hain zuzen ere eta analisi hauen arduradunak, SGIker-en teknikariak diren Juan Carlos Raposo eta Luis Bartolome izan dira.
Lortutako emaitzak benetan onak izan dira, beraz, Bizkaiako Analisi Zerbitzu Zentralaren konpetzia eta lan egiteko era ona ziurta daiteke.
Era berean, emaitza honek, ISO 17025 kalitate sistema baten arabera lan egiteko oinarria eta konpromezua ezartzen lagunduko du.
Jon Etxeandia.
Kalitate eta Berrikuntza Teknikaria .