SGIker-ek, Leioako Udalarekin elkarlanean, hiru lantegi antolatu ditu Leioako Artatza Pinueta LHI Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat (2019/01/16)

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/16

Leioako Artaza-Pinueta Ikastetxeko 7 urteko hamar ikaslek esku hartu dute, Ixone Aspiunza tutorearekin eta Paz Santana ikastetxeko zuzendariarekin batera, UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Nagusiek (SGIker) antolatutako hiru lantegietan. Lantegiok Leioan (Bizkaiko Campusa) izan dira, abenduaren 11n, Leioako Udaleko Udalezkuntza Sailarekin elkarlanean. Lantegiok 2018-2019 ikasturtean ezarritako Eskola Sgiker Programan, STEMen (Science, Technology, Engineering and Mathematics) jardueren barruan,  kokatzen dira, gazte koxkorren jarduera zientifikoarekiko interesa piztera zuzenduta.

Lantegiok zerbitzu hauetan egin dira: Erresonantzia Magnetiko Nuklearrean, X Izpiak: Molekulak, Materialak izenekoan, Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Nagusian eta Fitotroi eta Berotegian. Maribel Arriortua SGIker-eko zuzendariak harrera egin ondoren, Zientzia eta Teknologia Fakultateko hallean instalatutako fullereno ondoan, 6 mutilak eta 4 neskatoak zain eta ilusionatuta zeuden haien identifikazio txartela eta libretekin. Lehenengo eta behin, Maribel Collado eta Azucena González doktoreek eman zuten lantegira joan ziren, eta irakasle horiek modu atsegin eta praktikoan slime (propietate bereziak dituen polimero dibertigarri bat) propioa sortzen irakatsi zieten.

Horren ondoren eta hamaiketako txiki bat hartu ondoren, Artatza-Pinueta ikastetxeko ikasleek harridura handiz ikusi ahal izan zuten sumendi baten barrualdean gertatzen diren prozesuak, Aitor Larrañaga eta Leyre San Felices doktoreek emandako azalpenei esker.

Azkenik, Beatriz Abad doktoreak erakutsi zien modu ludiko batez nola sortzen PH bezalako adierazle bat aza gorriaren bitartez, horretarako prezipitatu ontziak eta pipetak erabilita.

Irakasleen iritziz, gustuko izan zituzten gaztetxoek esperimentuak eta a priori uste baino gehiago ulertu zuten. Are gehiago, ikastetxeko zuzendariak erabilitako hitzen arabera, "arratsaldean beste andereño bati kontatu zioten eta horrek adierazi zuen oso pozik zeudela eta asko ikasi zutela".

Azpimarratu beharrean gaude Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak uneoro egon zirela oso aktibo eta parte hartzen zutela, urte gutxikoak izan arren, laginei eta horien analisiei buruzko galderak eta zalantzak egiten baitzituzten.   

  • Testuaren egilea: Fátima Pastor Dk.
  • Irudien egilea: TEM SGIker Jorge Navarro