SGIkerren Mikroskopia Analitikoko eta Biomedikuntzako bereizmen handiko Zerbitzuak jardunaldi batzuk antolatu ditu zelula biziko mikroskopia holotomografikoaren teknikari buruz (2021/02/01)

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/01

SGIkerren Mikroskopia Analitikoko eta Biomedikuntzako bereizmen handiko Zerbitzuak jardunaldi batzuk antolatu ditu zelula biziko mikroskopia holotomografikoaren teknikari buruz.

Nanolive enpresarekin elkarlanean antolatutako ekitaldiak otsailaren 15ean emandako "Label-free 3D holotomographic live cell imaging at high resolution" webinarra eta otsailaren 22-26ko astean egindako saio praktikoak ditu. Interesatuak Ricardo Andraderekin harremanetan jar daitezke (ricardo.andrade@ehu.eus)