SGIker-ek, Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailarekin lankidetzan, Lamiako LHIko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako lau lantegi antolatu zituen (2019/06/07)
Lehenengo argitaratze data: 2019/06/12
![Irudia](/documents/2921104/12307126/sgiker-eskola_destacado.jpg/fad70c75-3604-6b29-5bd8-7b555e643798?t=1560328560000)
Martina Casiano eraikinean egindako lantegiak, Erresonantzia Magnetikoko, X izpietako, Molekulak eta materialak, Bizkaiko animaliategia eta Fitotroia eta berotegia zerbitzuko teknikariek eman dituzte. SGIker-etako zuzendari Maribel Arriortuak eraikineko atarian harrera egin ondoren, pozez eta ilusioz, identifikazio txartela, poltsa eta idazteko bloka hartuta etorritako 7 mutilak eta 3 neskak Sgiker-etako koordinatzaile Iñaki Echevarriak emandako lantegira abiatu ziren. Materiaren tenperaturaren araberako egoera aldaketez eta kolorearen osaeraz ikasi zuten, glizerinarekin xaboi pastilla dibertigarriak sortuz.
Xaboiak behin betiko forma hartu bitartean, laborategira joan ziren mikroskopioaren bidez egunerokoan erabiltzen ditugun substantziak ikustera, gatza eta azukrea kasu. Aitor Larrañaga eta Leyre San Felices doktoreekin, materia nola ordenatzen den behatu ahal izan zuten.
Fruta eta gailetak janda indarrak hartu ondoren, Lamiakoko eskola umeak Maribel Collado eta Azucena González doktoreek zuzendutako lantegira joan ziren. Modu dibertigarri eta praktikoak kromatografiaren kontzeptua azaldu eta elastikoak forma eta koloreekin pertsonalizatzeko aukera eman zieten. Kimika modarako erabiliz sormena lantzea baitzen helburua.
Jarraian, Lamiakoko ikastetxeko ikasleek animaliak laborategietan nola bizi diren eta gizakien eta animalien gaixotasunak ikertzeko horiek erabiltzearen onurak ezagutu zituzten grafikoki. Arantza Alejo doktorearen eta Maite Fuentes lizentziatuaren azalpenen ondoren, umeek animaliak hartzeko kaiola batzuk prestatzeko aukera izan zuten. Bestalde, Maite Fuentesek Laborategiko Animaliaren Zientzietarako Espainiako Elkarteko (SECAL gaztelaniaz) 2017ko haurrentzako ipuin lehiaketako lehen saria eman zion istorioa kontatu zien, “La Historia de Mussi. La importancia de ser un animal de laboratorio” izenekoa. Ikasleek arreta handiz eta “albaitari izan nahi dut” esanez entzun zioten, eta zientziak aurrera egiteko animaliekin esperimentatzea zer garrantzitsua den ulertu zuten.
Egindako galderengatik eta beren aurpegiengatik sumatzen zen esperimentuak gustatu zitzaizkiela eta esperotakoa baino gehiago ulertu zutela. Adierazi behar da oso gazteak izan arren, Lamiakoko ikastetxeko lehen zikloko ikasleak oso aktiboak izan zirela, oharrak hartu zituztela eta esperimentuei eta haien emaitzei buruzko galderak eta ekarpenak egin zituztela.
Irudi galeria
-
Lamiako CEP Eskolako ikasleak iristea UPV/EHU-ko Bizkaiko campusera Leioan -
Lamiako CEP ikasleek harriturik so egiten diote haien saiakuntzaren emaitzari -
UPV/EHU Ikasleek amaiketakoa egiten dute UPV/EHU Martina Casiano jantokian -
Boni Rodriguez, ikasleen taldeko tutoreak hauen argazkiak hartzen ditu tailerrean "Nola egin xaboia" -
Lamiakoko eskolako ikasleek identifikazio-txartelak jasotzen dituzte UPV/EHU-ko Martina Casiano eraikineko hall-ean -
Ikasleak SGIker zuzendariarekin Maribel Arriortuarekin, eta ezkerretara, taillerean parte hartu duten SGIkerren teknikariak Maite Fuentes, Arantxa Alejo, Isabel Collado, Azucena González, Leyre San Felices eta Iñaki Echevarria -
SGikerren animaliategiaren sagutxu baten argazkia, tailerrean erakutsitako aukezpenean -
Maite Fuentes SGIkerren Bizkaiko animaliategiaren teknikariak ikasleen taldeari erakusten dio beharrezko ekipamendua animaliekin lan egiteko -
Ikasleek muntatu zituzten kai baten osagaiak, "laborategia batean nola bizi dira animaliak" tailerrean -
SGikerren Bizkaiko animaliategiren teknikariak ikasleei azaltzen die nola montatu kaia eta zertarako balio duten osagaiek -
Lamiako CEP ikasle batek ekintzetako bat egiten du "laborategia batean nola bizi dira animaliak" tailerrean -
Lamiako CEP ikasleek beraiek egin zituzten kamisetak erakusten dituzte, kromatografia teknikaren bidez -
Azucena González Fitotroiaren teknikariak ikasleei erakusten die nola geratu kamisetak kromatografiaren bidez -
Lamiako CEP ikasleek kamiseta disenaitzen dute kromatografia teknikaren bidez -
Lamiako CEP ikasleek errotuladoaren tintaren erreakzioari so egiten diote -
Lamiako CEP ikasleek aromatizatzailea erabiltzen dute xaboia egiteko -
Lamiako CEP ikasleek glizerina botatzen dute moldeetan xaboia egiteko -
Lamiako CEP ikasleek glizerina manipulatzen dute moldeetan xaboia egiteko -
Lamiako CEP ikasleak X-Izpiak: Molekulak eta Materialak zerbitzuaren mikroskopiaren bidez begiratzen du bere teknikarien, Aitor Larrañaga eta Leyre San Felices, begiradarekin -
Lamiako CEP ikasleek beirazko elementuen tailerraren notak hartzen dituzte, Azucena González eta Aitor Larrañaga teknikarien azalpenei arreta eman dioten bitartean -
Lamiako CEP ikasleek beirazko elementuen tailerrean ikusitako zenbait mineralen notak hartzen dituzte -
Lamiako CEP ikasleak beirazko elementuen tailerrean egindako ekintzak haren liburuxkan idazten ditu