Eduki publikatzailea

SGIker teknikariek formakuntza ekintzetan murgildurik jarraitzen dute

SGIker teknikariek formakuntza ekintzetan murgildurik jarraitzen dute

Lehenengo argitaratze data: 2012/02/03

Ekintza- eta kalitate-arauetako  formakuntza-planarekin jarraituz, 22 SGIker teknikarik urtarrilaren 31an, eta otsailaren 1ean eta 2an , kontrol eta kudeaketaren ekintza berriak burutzeko gaitasuna ematen dien ikastaro batean parte hartu dute.

Oraingoan, ikastaroak "entsegu eta kalibraketa laborategien gaitasuneko baldintza orokorrak"  ISO/IEC 17025:2005 arauan formakuntza dauka helburu, 2011ko abenduan ospaturikoaren  osagarri den ikastaroa, UNE-EN ISO 9001:2008.araua oinarri hartzen duen kalitatearen kudeaketari buruz.

AENOR-eko oso pertsonal gaituak ikastaroak irakatsi ditu eta ikastaroak UPV/EHU-ko Bizkaiko campuseko gizarte eta komunikazio zientzien fakultatean izan dira. Zentro honi bere kolaborazioa  eskertzen diegu bere instalazioak erabiltzea baimentzeagatik bi ikastaro hauek burutzeko.

Iñaki Gil Dk
Kalitate eta Berrikuntzako Teknikaria