Eduki publikatzailea

Amaitu da SGIkerren BAZZen (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) lehenengo dibulgazio jardunaldia

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/16

Irudia

Martxoaren 9an (astelehena) aurkeztu zen SGIkerren BAZZen (Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentrala) lehenengo difusio jardunaldia. John Beck doktorea etortzekoa zela eta (Estatu Batuetako Nekazaritza Saileko Ekialdeko Ikerketa Zerbitzuko lead scientist da), BAZZek hitzaldi bat antolatu zuen, konposatu organiko suntsigarriei eta izurrien kontrolari buruz. Bada, Beck doktorearen hitzaldi interesgarriaz gain, bertaratuek BAZZek duen ahalmen instrumentalaren berri ere izan zuten; hain zuzen ere, UPV/EHUko ikertaldeen, teknologia guneen eta sektoreko enpresen eskura dago. Jardunaldiaren amaieran, Gasen Kromatografiako Laborategia bisitatu zuten, BAZZeko teknikari Luis Bartolomé doktorearen eskutik.