Fitotron zerbitzuaren babesaz egindako tesi bat Fertiberia sarietan aukeratua izan da.
Fitotron zerbitzuaren babesaz egindako tesi bat Fertiberia sarietan aukeratua izan da.
Lehenengo argitaratze data: 2013/01/28
Doktore-tesiak "Gariaren laborantza fisiologia eta alearen kalitatea ongarritze nitrogenatuaren erregimen desberdinetan" , Teresa Fuertes de Mendizábal Doktorearena, accesita lortu du 13. Fertiberia sarien deialdian. Fertiberia Sariak, nekazari-gaietan, doktore-tesi onenari ematen zaizkio. Tesia Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta teknologiaren fakultateko biologia begetal eta ekologiaren sailan egin da, Jose Mª Estavillo Aurre Doktorearen eta Mª Begoña González Moro Doktorearen aginpean. Hauek espresuki Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren kolaborazioa (SGIker) eskertu dute , nahiz Neiker-Tecnaliarena, Ikerkuntza eta nekazaritzaren garapenaren Institutua.
Sari banaketa, Fertiberiak eta Juan Miguel Villar Mir elkarteak babestua, Urtarrilaren 23an gertatu zen. Ekitaldi hau, Nekazaritza, elikadura eta ingurumenaren sailan eraman zen aurrera Miguel Arias Cañete Ministroaren presidentetzapean. 41 doktore-tesi aurkeztu ziren eta aurkezturiko lanen kalitate zientifiko handia azpimarratu zen. Mª Begoña González Moro tesiaren zuzendarikideak , eta Carmen González Murua irakasleak saria jaso zuten. ENAF ikerkuntza elkarteak, sari honen bidez, oinarri moduan, nekazaritza iraunkorra lortzeko, nitrogenoaren erabilera duten mekanismo fisiologiko eta molekurrei buruzko ikerkuntza lana aitortua ikusten du.