Abenduaren 27tik 30era bitartean, Ikerketa Gestioko Zuzendaritzaren lekualdaketa
Abenduaren 27tik 30era bitartean, Ikerketa Gestioko Zuzendaritzak Liburutegi Nagusian duen lokala utziko du eta Errektoreordetzan izango duen lokal berrira joango da.
Lehenengo argitaratze data: 2011/12/21
Ikertzaileak, agur:
Jakinarazi behar dizuet ezen datorren astean, abenduaren 27tik 30era bitartean, orain Liburutegi Nagusian dugun lokala utziko dugula eta Errektoreordetzan izango dugun lokal berrira joango garela.
Trasladoa oso konplikatua izango da, gauza guztiekin mugituko baikara, hau da, artxibo, ordenagailu,mahai eta artxibadoreekin. Hortaz, hilaren 27an ekingo diogu tokiz aldatu beharreko gauza guztiak biltzeari eta hilaren 30ean bukatuko dugu den-dena desenbalatuz eta ordenagailu eta telefonoak lokal berrian konektatuz.
Egun horietan deskonektatuta egongo gara Zuzendaritzako pertsona gehienak begi bistako arrazoiengatik eta behar bezalako zerbitzua ez emateak arduratzen gaituenez, pentsatu dut erregutu behar dizudala ezen kontsultaren bat edo ikertzaile gisa egin behar duzun jarduera batekin lotuta dagoen zer edo zer eskatzekotan, hilaren 27a baino lehenago egiteko, behar bezala lagundu ahal diezazugun.
Esanak esan, eskaera edo bestelakorik egin beharko bazenu hilaren 27tik 30era bitartean, jakinarazten dizut zuzendaritzako pertsona batzuk jarriko ditugula behin behinekoz Ikerketa Errektoreordetzako areto nagusian, plantea ditzakezun premiazko gaiei erantzuteko, baldin eta trasladoarekin bukatu arte itxaron ezin baduzu. Kontuan hartu, baldintza hori jarrita ere, balitekeela gauzak guri gustatu bezala ez egitea, pertsona gutxi izango baitira eta ez baldintza onetan lan egiteko.
Era berean, behin-behineko konexio bat izango dugu 8008 kontsultako telefonoak funtzionatzen jarraitu eta, horrela, egin behar dizkiguzun kontsultei erantzuteko.
Edonola ere, erregutzen dizut egun horietan izango dugun egoera konplikatuarekin ulerkorra izan zaitezen eta eskatzen dizut dudarik ez izateko harremanetan jartzeko nirekin baldin eta atzeratu ezineko egoera bereziren batean egon eta zure kexak edo iradokizunak helarazi nahi badizkidazu.
Ondo izan.
Antón Romo
Ikerketaren Gestioko Zuzendaria/ Director de Gestión de la Investigación