Agente teknologiko desberdinen bisita SGIkerren BAZN-ra (Bizkaiko Analisi Zerbitzu Zentrala)
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/28
Martxoan, zenbait ikastegitako hainbat ikertzailek SGIkerren BAZNeko instalazioak bisitatu zituzten. Lehendabizi, Pontificia Universidad Católica del Ecuador sede Esmeraldas (PUCESE) unibertsitateko ikasleak joan ziren, eta in situ ikusi ahal izan zituzten han lantzen ari diren proiektuaren analisietako batzuk: zehazki, Ekuador iparraldeko ibai sistemetatik urrea ateratzeak ingurumenean duen eragina ari dira ikertzen. Proiektu hori garapenerako unibertsitate lankidetzako proiektuaren (CUD 2013-2014) barruan dago, eta Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGiker) teknikarietako batek parte hartzen du.
Gainera, FAES FARMA farmazia enpresako bi ikertzailek eta UPV/EHUko POLYMAT institutuko hiru ikertzailek BAZNeko likidoen kromatografiako instalazioa eta gasen kromatografiakoa bisitatu zituzten, hurrenez hurren. Ikuskatutako tresneria (LC/MS eta Py-GC/MS) eta hango teknikariek farmaziaren eta polimeroen teknologiaren esparruan duten esperientzia baliagarri izan daitezke SGikerreko unitate horrek etorkizunean egin ahal dituen lanetarako.