Eduki publikatzailea

Cristina Monfortek Erizaintzaren alorrean ikertzeko estrategiei buruzko tailer bat eman du UPV/EHUn. SGIkerrek antolatu du

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/27

Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko dekanorde Cristina Monforte
Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko dekanorde Cristina Monforte

Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko dekanorde Cristina Monfortek tailer bat eman du Erizaintzaren alorrean ikertzeko estrategiei buruz. UPV/EHUren Bizkaiko Campusean eman zuen, Leioan, joan den urriaren 21ean. Ikerketaren alorreko Errektoreordetzak bultzatu zuen ekitaldia.

Ikerketa Zerbitzu Nagusietako Zientziometria Unitateak (SGIker) gonbidatu zuen, Erizaintzako Dekanoen Biltzarrean (CNDE) presidenteorde gisa eta biltzar horretako akreditazioen lantaldeko eta CNEAIko kide gisa duen esperientziagatik. Bada, Monforte doktoreak azalpenak eman zizkien Erizaintzaren alorreko irakasleei eta ikertzaileei, beren ibilbide akademikoa eta ikerketakoa planifikatzean aintzat hartu beharreko alderdi nagusiez; bereziki nabarmendu zuen estrategia bat izan beharra, dauden ikertaldeekin loturak sortu beharra eta bestelako finantzazio iturriak bilatu beharra.