WiFi-aren estaldura mapak

Mapa hauetan ikusi ahal izango duzu UPV/EHUko eraikinetan non dauden jarrita WiFi-ko Sarbide Puntuak (AP).

AP bakoitzaren estaldura teorikoa kolore eskala baten bidez dago adierazita. Kolore gorriek, laranjek eta horiek estaldura handia adierazten dute (-35 dBm); berdeek eta urdinek, berriz, txikia (-90 dBm).

Kontuan izan mapan adierazitakoa estaldura teorikoa baino ez dela, eta gerta daitekeela benetakoa bestelakoa izatea zenbait arrazoi dela medio, hala nola:

  • Hormek eta eraikineko elementuek xurgatu egiten dutelako seinalearen zati bat.
  • Baimenik gabeko beste WiFi sare batzuekin interferentzia egiten duelako edo banda berean emititzen duten beste iturri elektromagnetiko batzuk daudelako tartean (WiFi inprimagailuak, mikrouhinak, irrati edo telefono antenak, radarrak…).
  • Beste kasu batzuetan, ordea, nahiz eta APrik ez dagoen jasota mapan, estaldura ona izaten da, goiko edo beheko solairuko seinalea ondo heltzen delako.