XSLaren edukia

Zentral Elektrikoak eta Energia Berriztagarriak

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala67.5101.2
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honetan hiru motako gaitasunak lantzen dira: batetik, ikasgaiari dagozkion berariazkoak; bestetik, moduluari dagozkionak; eta azkenik, titulazioaren zeharkako gaitasunak.



Ikasgaiari dagozkion berariazko gaitasunak (G) hauek dira:



+G1: Sare elektrikoaren baitan energia ekoizpenaren egitekoa aztertu. Ohiko zentral mota desberdinak ezagutu eta baita sorkuntza banaturako iturri berriztagarriak ere.



+G2: Espainiako merkatu elektrikoaren liberalizazio prozesua ulertu eta bertan lanean ari diren eragileak ezagutu. Sorkuntza elektrikoaren liberalizazio prozesua bertan kokatzen jakin.



+G3: Alternadore trifasikoaren funtzionamendua azaldu eredu klasikoari jarraiki, honen egonkortasuna aurrikusi eta zuzentzen jakin analitikoki.



+G4: Sorgailu mota desberdinen tentsio eta frekuentzia erregulazio beharrak ulertu eta potentziazko sistema elektrikoaren baitan honen garrantzia ulertu. Soluzio egokiak diseinatzen ikasi.



Moduluari dagozkion gaitasunen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



+TEE9: Zentral elektrikoen diseinurako gaitasuna.



+TEE10: Energia berriztagarrien ezagutza aplikatua.



Zeharkako gaitasunen (GZ) aldetik hauek landuko dira:



+GZ1: Ikuspegi zientifiko-tekniko eta kritiko batetik etengabeko aldaketan ari den mundua aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna. Egoera errealetan eragina duten kontzeptu eta prozedimentu zientifiko-teknikoak ezagutzeko gaitasuna. Zientzia, teknika eta gizartearen arteko erlazioak antzemateko gaitasuna. Bere inguru sozial eta profesionalean aurkez litezkeen arazoen aurrean sensibilizatu eta hauek moldatzeko gaitasuna.



+GZ11: Ingeniaritza Tekniko Industrialeko (Elektrizitateko espezialitatean) erabileran beharrezko legediaren ezagutza, ulermena eta erabiltzeko gaitasuna.



+GZ14: Taldean modu eraginkorrean lan egin ahalmen eta ezagutzak integratuz, ingeniaritza industrialeko (elektrizitateko espezializazioa) arloan erabakiak hartzeko.



Moduluari dagozkion ikastearen emaitzen aldetik irakasgai honetan garatuko dira:



-RA_TEE4: Zentral elektriko mota desberdinen diseinuak egiteko ezagutza teorikoak aplikatu.



-RA_TEE5: Energia elektrikoa lortzeko energia berriztagarrien inguruko ezagutzak aplikatu.



-RA_TEE11: Proposamenak egin, besteen ekarpenak aztertu, ideiak eztabaidatu, iturri anitzetako informazioa bilatu eta jarduera kooperatiboak lantzerakoan dagozkion ekintzak gauzatu.



-RA_TEE12: Ingenieritza elektrikoaren esparruan arau, araudi, derrigorrezko arau eta gomendioak zorrotz aplikatu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAITEGIA:



1. GAIA: Energia elektrikoa eta bere sorkuntza: orokortasunak

Energia elektrikoaren ezaugarri orokorren definizioa eta beronen sorkuntzaren kontzeptuetara sarrera. Mundu mailako egoera energetikoa. Sorkuntza zentralizatua eta banatua. Metatzea. Mikrosareak eta smartgridak.



2. GAIA: Sorkuntza-sistemaren eta merkatu elektrikoaren araudia eta legedia

Sorkuntza-sistemaren araudiaren ezaugarriak eta merkatu elektrikoaren liberalizazioaren ondorengo araudiak. Europako beste herrialdetan erabilitako autokontsumo eta balantze-garbia kontzeptuei sarrera. Faktura elektrikoaren azterketa.



3. GAIA: Sorgailu sinkronoaren egonkortasuna

Sorgailu sinkronoaren ereduztapena bere funtzionamendua aztertzeko egoera iraunkorrean zein asaldura aurreko egoera iragankorren egonkortasun azterketak egiteko.



4. GAIA: Teknologia ez-berriztagarriak

Sorkuntza termikoaren (ohikoa, ziklo-konbinatua, baterako sorkuntza) eta nuklearraren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza teknologia ez-berriztagarriak.



5. GAIA: Sorgailuen tentsio eta maiztasunaren erregulazioa. Kontrol Zentroak

Sarera konektatuta dauden sorgailuen tentsio- eta maiztasun-erregulazioa. Kontrol Zentroen funtzioa sistema elektrikoan.



6. GAIA: Teknologia berriztagarriak

Sorkuntza hidrauliko, eoliko eta fotovoltaikoaren oinarrizko kontzeptuak. Berauen osagaien eta ekipoen deskribapena eta funtzionamendua. Ezagutarazten ari diren sorkuntza teknologia berriztagarriak.



7. GAIA: Alternadoreen sarera konexioa eta berauen babesak

Sorkuntza puntuen sarera konexioa. Alternadoreen babes-sistema berauen eta sortze-sistemaren segurtasuna bermatzeko.



LABORATEGI PRAKTIKAK:



1. Praktika: Legedi eta araudiaren erabilera.



2. Praktika: Sorgailuen egonkortasun analisia.



3. Praktika: Sarera konektaturiko instalazio fotovoltaiko baten diseinua.



4. Praktika: Sarera konektaturiko sorgailu sinkronoen tentsio eta frekuentzia kontrola.



LANDA-PRAKTIKAK: (tarteko agenteen eskuragarritasunaren arabera):



1. Minizentral hidrauliko bat bisitatu (edo antzeko teknologia duen bat)



2. Ezagutarazten ari diren sorkuntza teknologien inguruko bisita edo mikrosareak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan Proiektu Bidezko Ikasketa (PjBL) eta irakaskuntza metodologia aktiboak erabiliko dira ohiko metodologiarekin batera. Ohiko metodologiatatik abiatuta, pixkanaka, metodologia aktiboak sartuko dira ikasirakas prozesuan, ikaslea subjektu aktibo izatera bideratuz. Hau lauhilekoaren

lehen 6 astetan txertatzen joango da. 7. astetik aurrera taldekako diseinu proiektua lantzen hasiko da taldea (Proiektu Bidezko Ikasketa metodologia jarraituz) eta berau izango da azken asteetako aktibitate nagusia.



Ohiko metodologiaren arabera ondorengo aktibitateak egingo dira:



+ A1: Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu ikasgaiaren atal desberdinak argitzeko edo aurkezteko proposatutako gaitegia eta gomendatutako bibliografia jarraituz.



+ A2: Gutxieneko azterketak egingo dira, ikasleak bere ezagutza aztertzeko eta irakasleak gaitasunen lorpena ebaluatzeko. Feedbackak emango zaizkie ikas-irakas prozesua hobetzeko.



+ A3: Laborategi ordutegian ikasleak eskatutako praktikak egin beharko ditu, eta ekintzari dagokion txostena entregatu beharko du, kalkulu eta kontsiderazio kritiko egokiekin.



+ A4: Adituen konferentziak izango dira, landutako gaien ikuspegi errealago bat izateko.



+ A5: Lauhileko osoan zehar irakaslea ikasleen zalantzak argitzeko eskuragarri izango da zentruko webgunean adierazten diren tutoritza ordutan.



+ A6: Ikasleriak, kontzeptuak asimilatzeko eta ikasteko, eta proposatutako ariketak ebazteko, modu autonomoan ikasi beharko du.



+ A7: Landa-praktiketan ikasle eta irakasleek, elektrizitate-sorkuntza nahiz kontrol-zentroak bisitatuko dituzte. Honela, eskoletan landutako edukiak hobeto bereganatzeko aukera izango dute, eta baita sektoreko profesionalekin hitzegiteko ere.



Metodologia aktiboak aktibitate hauen bidez sartuko dira:

- A8: eGelako Albiste-Foroaren bidez, ikasleriak gaurkotasuna eta ikasgaiarekin harremana duten berriak aukeratuko ditu. Hauen inguruan iruzkin kritiko-tekniko bat igo beharko du, oinarri bezala erabilitako iturriak adieraziz. Proposaturiko berri bakoitza, taldean eztabaidatuko da,

haserako iruzkinarekiko kontrastea dakarten datu eta iturriak erabiliaz.



- A9: Taldeka problemak ebatziko dira eta beste taldeekin kontrastatuko dira.



- A10: Lan kooperatiboa, puzzle erara, testuak aztertzeko, gaiak sakontzeko.



- A11: Problemak, ariketak eta hainbat jarduera ikasleek klasean aurkeztuko dituzte. Baita bere kabuz landu beharreko gaiak ere.



- A12: Informatikako gelan hainbat jarduera egingo dira (instituzioetako web orriak aztertzeko, proiektuaren garapena, besteak beste).



Proiektu bidezko ikasketa metodologiarekin aktibitate hau egingo da:



- A13: Diseinu-proiektua. Ikasleek 2 edo 3 laguneko taldetan diseinu-proiektu batean egingo dute lan. Horretarako taldekako lan saioak izango dira. Proiektua irakasleak definituko du eta epe ezaguneko aktibitate zerrenda baten bidez. Talde bakoitzak aktibitate horiek kokapen fisiko desberdin baterako aplikatu beharko du, tokiko ezaugarrietara egokituaz; erabakiak hartuaz. Ikasleek lauhilekoaren azken 8 asteetan zehar eskola ordutegiko 1,5 h izango dute taldean proiektua lantzeko. Ezarritako epeetan ikasle talde bakoitzak txosten bidez aurkeztu beharko du egindako lana. Txosten

hauek ebaluatuak izango dira eta ikasleek zuzentzeko aukera izango dute azken epearen aurretik. Eskoletako azken astean garatutako proiektu osoa gelako beste taldeen aurrean defendatuko da.



OHARRA: Ikasleriak, eGela irakaskuntza euskarri birtualean, kontsultarako materiala, egutegia, erreferentziak, ariketak eta praktikak (enuntziatuak eta entrega moduak), Foroa izango ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA AUKERATZEA:

Ebaluazio jarraituaren sistema (A) lehenetsiko da. Azken ebaluazioaren sistema bidez (B) ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzi bat aurkeztu beharko dio (zentroko sarrera erregistroarekin) ebaluazio jarraituaren sistemari uko egitearen berri emanez. Horretarako, lauhileko hasieratik gehienez 9 aste izango ditu. Eskaera hau egiteak, ordura arte lortutako puntuak galtzea suposatuko du, bai ebaluazio jarraituko ekintzetan zein praktiketan eta kontroletan.



A SISTEMA:



A.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.



A.2 Aktibitateen deskribapena:

*Irakasgaiko proiektua taldean egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

*Proiektuaz gain, kalifikazioko tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



A.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



A.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

- Eskoletako aktibitateren batean parte ez hartzeak aktibitate horretan 0 nota lortzea dakar.

- Proiektuan: Entregatzekoren batek irizpideak betetzen ez baditu, ikasleak irakaslearekin aztertuko du entregatzekoa eta ikasleak akatsak zuzendu ondoren berriro aurkeztu beharko du. Bigarren aldian ebaluazioaren nota maximoa 7/10 izango da.

-Proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bataztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du. SALBUESPENA: gutxieneko ezagutzen azterketa egingo dira (proba idatzia eta/edo testa). Hauetan oinarrizko galderak egingo dira, eta gainditzeko gutxieneko nota 6,5/10 izango da. Horrela, ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak barneratu direla konprobatuko da, eta posible izango da egingo diren beste jarduerekin bataz bestekoa egitea. Gutxieneko azterketa egin ondoren, beharrezkoa bada, jarduerak egingo dira zalantzak argitzeko. Proba horiek gainditzen ez badira, beste gutxieneko azterketa egingo da ikasgaiaren oinarrizko galderekin (gainditzeko ere 6,5/10 atera beharko da eta kasu honetan nota maximoa 7/10 izango da). Ikasleak gainditzen ez badu, maiatzean azken aukera izango du, unibertsitatearen akademi egutegian ezarritako egunean. Kasu honetan, ikasturtean zehar egindako jardueren notak gordeko dira.

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.



B SISTEMA:



B.1 Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

-Ikus "Kalifikazio tresnak eta ehunekoak" atala.

-"Talde lana" eta "Albiste-Foroa" lauhilekoan ZEHAR egingo dira eGela edota email instituzionala erabiliaz.

-"Banakako lanak" aktibitateko lana ohiko deialdi ofizialeko azterketa egunean ekarri behar zaio irakasleari.

-Gainerako aktibitateak ohiko deialdi ofizialeko datan egingo dira.



B.2 Aktibitateen deskribapena:

*Irakasgaiko proiektua taldean egin beharreko atal eta aktibitate desberdinez osatua dago.

*Proiektuaz gain, kalifikazioko tresnak atalean adierazitako jarduerak ebaluatuko dira.

*Ebaluazio sistema honetan ez dago "gutxieneko azterketarik".



OHARRA: Proiektuari buruzko eta gainerako aktibitateei buruzko informazio zehatza eta ebaluazio errubrikak Ikaslearen Gidan aurkeztuko dira lauhilekoaren haseran.



B.3 Deialdiari UKO egitea: azterketa egun ofizialeko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.



B.4 Irakasgaia gainditzeko baldintzak

-Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken notan 10etik 5 edo gehiago lortzea.

- A.4 ataleko "Proiektuan" oharra aplikagarria da.

-Proiektutik kanpoko atal bakoitzean eta irakasgaiko bataztestekoa kalkulatu ahal izateko ikasleak jarduerako kalifikazio osoaren %50 lortu behar du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- eGela Plataforma de apoyo a la docencia de la asignatura

- Reglamento de Alta y Baja Tensión

- Correo institucional (xxx@ikasle.ehu.eus)

Grupo castellano: - Apuntes (transparencias) de la materia

Euskarazko taldea: - Energia Elektrikoaren Sorkuntza, Igor Albizu Flórez, Esther Torres Iglesias, Pablo Eguía López, Agurtzane Etxegarai Madina, Elvira Fernández Herrero. ISBN: 978-84-9860-905-9

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

En castellano:

- J. Fraile Mora, "Máquinas Eléctricas." 6 ed. Madrid: Mac Graw-Hill/Interamericana de España , S.A.U. 2008. 864 p. ISBN 84 481 6112 2.

- S. Chapman, "Máquinas Eléctricas". 4 ed. México: Mac Graw-Hill. 2005. 768 p. ISBN 9701049470.

- A.L. Orille "Centrales Eléctricas". Ser. Publicaciones UPC, Barcelona, 1996.

- J. Ramírez, "Centrales Eléctricas", Ed. CEAC, Barcelona, 1995

- J. Sanz Feito, "Centrales Eléctricas" ,UPM

- A. Madrid, "Energías renovables" Ed Antonio Madrid 2008

- J. L. Rodríguez , S. Arnalte J.C. Burgos " Sistemas eólicos de producción de energía eléctrica". Ed. Rueda, Alcorcón, Madrid 2003

- "Principios de conversión de la energía eólica" CIEMAT, Madrid (2005)

- J.M. Méndez, R. Cuervo, "Enegía Solar Fotovoltaíca", Ed. Fundación Confemetal, Madrid 2008

Euskaraz:

- Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa. Eva Esteire, Ana Madrid, Antonio Madrid, UPV/EHU, 2013-06-27

- MERKATU ELEKTRIKOA ETA POTENTZIA SISTEMA. Zigor Larrabe Uribe. ISBN 978-84-692-8476-6

- Energia Hiztegia: http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Tecnologías energéticas e impacto ambiental" .Ciemat .Ed.McGraw-Hill
- Wood , "Power generation, operation and control", , Ed. Wiley
- Bergen, "Power system analysis", Ed. Prentice Hall
- "Power Plant Engineering" Springer, 1995
- "RCE : reglamento sobre centrales eléctricas, subestaciones y centros de transformación e instrucciones técnicas complementarias" 2006 Ed. Madrid: Ministerio de Industria, Turismo y Comercio
- M. Aparicio "Energía solar fotovoltaica : cálculo de una instalación aislada" Ed. Marcombo, 2008
- Godfrey Boyle "Renewable energy" Oxford University Press, Oxford (2004) - (2nd ed)

Aldizkariak

En castellano:
- Energía: Ingeniería energética y medioambiental. (www.energuia.com)
- Dyna.
- Energy Policy: www.journals.elsevier.com/energy-policy
- Energy For Sustainable Development: www.journals.elsevier.com/energy-for-sustainable-development
- Renewable Energy: www.journals.elsevier.com/renewable-energy/
Euskaraz:
- www.zientzia.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUTI MARTINEZ, MARIA DEL PUY
  • AZURZA ZUBIZARRETA, OLATZ
  • ZUBIA OLASKOAGA, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00

08:30-10:00

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30

21-21

08:30-10:30

25-25

08:30-10:30

29-29

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:00

10:30-12:00

10:30-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE DISE¿O Y SIMULACIóN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

09:30-11:30

21-21

09:30-11:30

25-25

09:30-11:30

29-29

09:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO DE MáQUINAS ELéCTRICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA