XSLaren edukia

Simulazioak eta Probak Makina Elektrikoekin

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1515
Laborategiko p.3060
Ordenagailuko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan lantzen diren titulazioko memorian ezarritako gaitasunak ondorengoak dira:



Orokorrak:

3.G. Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.

4.G. Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko,arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, elektrizitate berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

5.G. Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, lanen planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezagutzak.

6.G. Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko gaitasuna.



Zeharkakoak:

10.G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

13.G. Metodologia zientifikoko estrategiak aplikatzea: egoera gatazkatsuak kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu eta hipotesiak eta soluzioak planteatu, industria ingeniaritzako ereduak erabiliz, elektrikoko espezialitatean.

14.G. Talde lanean modu eraginkorrean jardutea, gaitasunak eta ezagutzak erabilita, industria ingeniaritza elektrikoko espezialitatearen esparruan erabakiak hartu ahal izateko



Ikaskuntzaren emaitzak ondorengoak dira:

Makina elektrikoezberdinen simulazio eta saiakuntzak eta beraien aplikazioak ezagutu, ulertu eta analizatu.

Simulaziorako eta laborategi saiakuntzetarako ezagutza teorikoak makina elektriko ezberdinetan aplikatu. Emaitzak ulertu eta interpretatu.

Zeregin kooperatiboak egiterakoan taldean lan egin. Proposamenak egin, besteen ekarpenak analizatu, ideiak eztabaidatu, iturri ezberdinetan informazioa bilatu eta beharrezko ekintzak burutu.

Informazio teknikoa, ahoz zein idatziz, era egokian komunikatzea, behar diren baliabide teknologikoak erabiliz



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 GAIA. SIMULAZIO SOFTWARERA SARRERA

2 GAIA. MAKINA ASINKRONOA

3 GAIA. MAKINA SINKRONOA

4 GAIA. KORRONTE ZUZENEKO MAKINA



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza Magistrala (M): Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertu eta informazio bereganatzearen kontrol bat egitea saiatuko da.



Laborategiko Praktikak (GL): Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.



Ordenagailuko Praktikak (GO): Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluaketa mistoa izango da, lauhilekoan zeharreko ebaluaketa jarraitua eta azken proba bat konbinatuz.

Ebaluaketa jarraitua: irakasgaiaren notaren % 80. Ondoren adierazten den moduan egingo da:



Entregagarriak: ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko ariketa edo/eta galdera edo/eta lanen bakarkako edo taldeko ebazpena. Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da eta beharrezko denean, jarduera egiteko edo entregatzeko, egela plataforma erabiliz. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren % 10.



Bakarkako lana: Proiektu ezberdinen edo ariketa ezberdinen banakako ebazpena. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 30.



Talde lana: guztiona den proiektu baten exekuzioan era koordinatu batean lan egiten duen pertsona talde baten prozesu kooperatiboa. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 10.



Laborategi/ordenagailu praktikak: oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, praktika saioaren aurretik ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du. Praktika bakoitzaren garapenarekin batera, ikasleek praktiken txostena bete beharko dute, txosten honen enuntziatua eta jarraibideak gidoiarekin batera ematen direlarik. Praktiken kalifikazioak praktiken txostena eta ikasleak laborategian izaten duen jarrera, laborategian jarraitu beharreko segurtasun neurrien betetzean zorroztasunez begiratuz, kontuan izango dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaia notaren % 30.



Bakarkako azken proba: idatzizko edo/eta laborategi/ordenagailu azterketa. Irakasgaiaren notaren % 20.

Ebaluaketa jarraituan ebaluatu ez den irakasgaiaren atalari dagokion idatzizko azterketa izango da. Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira. Azterketa osoa edo atal batzuk azterketa partzialen edo lan/ariketen bidez baliozkatu ahal izango dira.



Ikasleak ebaluaketa jarraituari dagokion atalen % 50a ez badu betetzen, deialdiari uko egiten diola ulertzen da.





Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikaslea ebaluazio araudiarekin bat (ikasleak berak, sinatutako idatzi bat entregatu beharko dio irakasgaiko irakasleari ebaluazio jarraituari uko egin nahi diola adieraziz. Idatzia entregatzeko lauhilekoa hasten den egunetik aurrera, eskolako egutegi akademiakoarekin bat, 9 asteko epea izango du) azken ebaluazio sistemarekin ebaluatuko da, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo zaiolarik, irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko.



Proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak izanik:





Bakarkako lan bat egin/defendatu: ikasgai-zerrendarekin erlazionaturiko lan bat egitea. Jarduera hau tutoretza eta segimendu jarraibide batzuekin garatuko da, eta beharrezko balitz egela erabiliz jarduera egin edo entregatzeko.Ikasleak egin beharreko lana, uko egitearen idatzi jaso eta aste biko epean zehaztuko da. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 20.



Laborategi/ordenagailu azterketa: laborategian egingo den proba esperimentala, proba hau proba esperimentalari buruzko galderekin osotu ahal delarik. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 50.



Idatzizko azterketa: Azterketa honetan garapen galderak edo/eta test galderak eta ebatzi beharreko ariketak egongo dira. Jardueraren kalifikazioa irakasgaiaren % 30.



Kasu honetan (ebaluazio jarraituari uki egiten dion ikaslea) irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da idatzizko azterketan eta laborategi/ordenagailu azterketan bakoitzari dagokion balioaren %50eko nota minimoa lortzea eta ikaslea idatzizko edo laborategi/ordenagailu azterketara ez bada joaten, deialdiari uko egiten diola ulertzen da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Bedialauneta Landaribar, M. T. “Makina elektriko birakariak: simulazioak eta probak". UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua, 2017.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CATHEY, Jimmie J, , "Máquinas Eléctricas. Análisis y diseño aplicando Matlab", Ed.: McGraw-Hill, México, 2002

FRAILE MORA, J. "Máquinas Eléctricas", Ed.: McGraw-Hill, Madrid, 2008.

GONZÁLEZ MARTÍN, M. y otros. "Prácticas de Laboratorio de Máquinas Eléctricas". Ed.:C.P. EUITI, Bilbao, 1.984

CHEE-MUN ONG, "Dynamic Simulation of Electric Machinery" Prentice Hall, New Jersey, 1998

Gehiago sakontzeko bibliografia

ZORROZUA ARRIETA, M. A. y otros, "Makina Elektrikoak" Ed.: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. 2007.
FITZGERALD, A. E. , KINGSLEY, Ch. Jr., UMANS, St. D "Máquinas Eléctricas", Ed.: McGraw-Hill, México, 2004
SANZ FEITO, J. , "Máquinas Eléctricas", Ed.: Prentice Hall, Madrid 2004.
J. MAZÓN y otros, "Guía de autoaprendizaje de máquinas eléctricas". Ed.: Pearson/Prentice Hall, Madrid 2008.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BEDIALAUNETA LANDARIBAR, MIREN TERESE
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, KOLDOBIKA JOSEBA
  • VAZQUEZ URANGA, JON

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-33

15:00-16:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-33

17:00-19:00

Irakasleak

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-33

16:00-17:00

Irakasleak