XSLaren edukia

Zirkuitu Elektrikoen Analisia

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Laborategiko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak:



· Elektromagnetismoaren printzipioak eta zirkuituen teoria ezagutzea eta erabiltzea.



Ikastearen emaitzak:



· Elektromagnetismoaren, zirkuituen eta elektrizitatearen oinarrien ezagutza aplikatzen du industria-esparruko berezko egoeretan eta ondorengo teoria aurreratuen ikaskuntzan.



· Irakasgaiari dagozkion ariketak ebazten ditu, analisi kualitatibo eta kuantitatiboaren bidez, hipotesiak planteatuz eta irtenbideak proposatuz, eredu elektriko egokiak erabiliz.



· Idatzizko eta ahozko lanak eta txostenak egiten ditu, ezagutza teorikoak, ebazteko metodoak eta emaitzak behar bezala adierazita, elektrizitatearen berariazko hiztegia, irudikapen-moduak eta terminologia erabilita.



· Ideiak formulatzen ditu, proposamenak eztabaidatzen ditu eta erabakiak hartzen ditu elkarlanean.



· Espiritu kritikoa eta ikasteko interesa erakusten du.



· Diseinuak eta proiektuak garatzen ditu.



· Nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak, erregelamenduak eta arauak aplikatzen ditu.



· Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.



· Kalitate-printzipioak eta -metodoak aplikatzen ditu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Zirkuituen teoriarako sarrera



· Zirkuitu elektrikoen aldagaiak eta elementuak

· Legeak eta teoremak.

· Potentzia eta energia. Potentzia-balantzea

· Erregimen iragankorra

· Korronte zuzeneko erregimen iraunkorreko zirkuituak ebaztea



2. gaia: Korronte alternoko zirkuituak



· Analisi fasoriala

· Osagai pasiboen portaera korronte alternoan

· Zirkuituak erregimen iraunkor senoidalean ebaztea

· Potentzia konplexua

· Harmonikoak



3. gaia: Zirkuitu trifasikoak



· Sistema trifasikoen deskribapena

· Zirkuitu trifasikoak ebaztea

· Sistema trifasikoen potentziaren analisia eta neurketa

· Potentzia-faktorearen hobetzea. Fakturazioa

· Karga desorekatuak dituzten zirkuituak ebaztea



4. gaia: Elektromagnetismoa. Zirkuitu magnetikoak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia metodologia aktiboen bidez ematen da, ikasleen parte-hartzea, ekimena, elkarlana, eztabaida eta azterketa kritikoa sustatzeko jarduerekin.



Ikasgelan eta praktiketako laborategian proposatutako jarduerek berekin dakarte ikasleek aldez aurretik eskuratutako ezagutzak aplikatzea, proposatutako irakaskuntza-materialaren bidez. Gai-zerrendako 4 atalak talde-lanarekin garatzen dira gehienbat, banakako ekarpena alde batera utzi gabe, eta honako tresna didaktiko hauen bidez zehazten dira:



· Proposatutako ariketak kalkulatzeko eta ebazteko koadernoa

· Laborategiko praktiken txostena

· Banakako galdetegiak

· Jatorrizko diseinu baten ahozko aurkezpena

· Zirkuitu elektrikoak muntatzea

· Zirkuituen portaera ordenagailuaren bidez simulatzea

· Dokumentu teknikoen laburpena

· Galdera gurutzatuak



Irakasgaiaren jarraipena egiteko behar den irakaskuntza-materiala eta informazioa eskuragarri egongo da eGelako gela birtualean.



Ebaluazio jarraitua idatzizko azken proba batekin osatzen da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio Jarraituko Sistema:

Modu lehenetsian, Ohiko Deialdia ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatzen da.



Azken Ebaluazio Sistema:

Ikasleak eskubidea izango du azken proba baten bidez ebaluatua izateko, ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori erabiltzeko, ikasleak ebaluazio jarraituaren sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 10 asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, Eskolako egutegi akademikoaren arabera.



Ohiko Deialdiari uko egitea:

Ohiko deialdiaren azterketaren data ofizialera ez aurkezteak deialdira uko egite automatikoa berekin dakar eta kalifikazioa "Ez Aurkeztua" izango da.



Modalitate ez-presentziala osasun egoeragatik:

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman eskuragarri dagoen irakaskuntza-materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Itziar Zubia Olaskoaga, Elena Monasterio Iruretagoyena, Luis Ma Bandrés Unanue, Puy Arruti Martínez. "Teoría de Circuitos". UPV/EHU, 2009. Euskarazko edizioa: "Zirkuituen teoria" Elhuyar, 2011.



Fraile Mora, J., "Circuitos eléctricos". Prentice-Hall, Madril. 2015.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Félix Redondo Quintela. "Redes con excitación sinusoidal". Ed. REVIDE, S.L. Salamanca, 1997.

Félix Redondo Quintela, Roberto C. Redondo Melchor. "Redes eléctricas de Kirchhoff". STS Ediciones, Salamanca, 2016.

Félix Redondo Quintela, Juan Manuel García Arévalo, Roberto C. Redondo Melchor. "Prácticas de Circuitos Eléctricos". Ed. REVIDE, S.L. Salamanca, 2009.

Puy Arruti Martínez, Elena Monasterio Iruretagoyena, Luis Ma Bandrés Unanue, Itziar Zubia Olaskoaga. "Teoría de Circuitos. Ampliación". UPV/EHU, 2009

UNE-EN IEC 60375:2018. "Convenios relativos a los circuitos eléctricos y magnéticos".

Zaloa Aginako, Koldobika Joseba Sagastabeitia, Faustino de la Bodega eta Maria Dolores Gutierrez. "Zirkuituen teoriako 100 ariketa". Elhuyar, 2015

Sanjurjo Navarro R.,"Zirkuitu elektrikoen teoria". EHUko Argitalpen Zerbitzua, 2005

Arbelaitz, O. eta Ruiz T., "Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia". UEU, 2001.

Aldizkariak

Elhuyar aldizkaria (aldizkaria.elhuyar.eus)
IEEE Transactions on Education (ieee-edusociety.org)
IEEE Transactions on Circuits and Systems (www.ieee-cas.org)
International Journal of Circuit Theory and Applications

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ BUSTAMANTE, PABLO
  • GOMEZ PEREZ, MELCHOR
  • MANERO CHINCHETRU, MARIA IDOYA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. CARTOGRAFÍA Y GEOMORFOLOGÍA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

16:00-18:00

6-15

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.
  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.