XSLaren edukia

Zirkuitu Elektrikoen Analisia

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Laborategiko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak:



· Elektromagnetismoaren printzipioak eta zirkuituen teoria ezagutzea eta erabiltzea.



Ikastearen emaitzak:



· Elektromagnetismoaren, zirkuituen eta elektrizitatearen oinarrien ezagutza aplikatzen du industria-esparruko berezko egoeretan eta ondorengo teoria aurreratuen ikaskuntzan.



· Irakasgaiari dagozkion ariketak ebazten ditu, analisi kualitatibo eta kuantitatiboaren bidez, hipotesiak planteatuz eta irtenbideak proposatuz, eredu elektriko egokiak erabiliz.



· Idatzizko eta ahozko lanak eta txostenak egiten ditu, ezagutza teorikoak, ebazteko metodoak eta emaitzak behar bezala adierazita, elektrizitatearen berariazko hiztegia, irudikapen-moduak eta terminologia erabilita.



· Ideiak formulatzen ditu, proposamenak eztabaidatzen ditu eta erabakiak hartzen ditu elkarlanean.



· Espiritu kritikoa eta ikasteko interesa erakusten du.



· Diseinuak eta proiektuak garatzen ditu.



· Nahitaez bete beharreko legeria, espezifikazioak, erregelamenduak eta arauak aplikatzen ditu.



· Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertu eta balioesten du, jasangarritasun-irizpideak aplikatuta.



· Kalitate-printzipioak eta -metodoak aplikatzen ditu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Zirkuituen teoriarako sarrera



· Zirkuitu elektrikoen aldagaiak eta elementuak

· Legeak eta teoremak.

· Potentzia eta energia. Potentzia-balantzea

· Erregimen iragankorra

· Korronte zuzeneko erregimen iraunkorreko zirkuituak ebaztea



2. gaia: Korronte alternoko zirkuituak



· Analisi fasoriala

· Osagai pasiboen portaera korronte alternoan

· Zirkuituak erregimen iraunkor senoidalean ebaztea

· Potentzia konplexua

· Harmonikoak



3. gaia: Zirkuitu trifasikoak



· Sistema trifasikoen deskribapena

· Zirkuitu trifasikoak ebaztea

· Sistema trifasikoen potentziaren kalkulua eta neurketa

· Potentzia-faktorearen hobetzea. Fakturazioa

· Karga desorekatuak dituzten zirkuituak ebaztea



4. gaia: Elektromagnetismoa.



· Indar magnetoeragilea.

· Erreluktanktzia. Hopkinson-en legea. Zirkuitu magnetikoak.

· Harilaren autoindukzio-koefizientea.

· Haril akoplatuak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia metodologia mistoari jarraituz ematen da, ikasleen parte-hartzea, ekimena, elkarlana, eztabaida eta azterketa kritikoa sustatzeko klase magistralak eta metodologia aktiboak tartekatuz.



Ikasgelan eta praktika-laborategian proposatutako jarduerek berekin dakarte ikasleek eskura duten irakasmaterialaren eta eskola magistralen bidez eskuratutako ezagutzak aplikatzea. Gai-zerrendako 4 atalak tresna didaktiko hauen bidez zehazten dira:



· Eskola-orduetan egin beharreko aplikazio-ariketak.

· Eskola-orduetatik kanpo egin beharreko ariketen bilduma.

· Ikasgelan azaldutako kontzeptuei buruzko banakako galdetegiak.

· Laborategian zirkuituak muntatzea eta praktiken fitxak egitea.

· Ordenagailuaren bidezko simulazioak.

· Galdera gurutzatuak.

· Ahozko aurkezpenak.



Irakasgaiaren jarraipena egiteko behar den irakaskuntza-materiala eta informazioa eskuragarri egongo da eGela gela birtualean.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio Jarraituko Sistema:



Modu lehenetsian, Ohiko Deialdia ebaluazio jarraituko sistemaren bidez ebaluatzen da. Ebaluazio jarraituaren nota 2 bloketan banatuta dago.



· A blokea: Gelako lana.

· B blokea: Laborategiko praktikak eta proiektua.



A blokea 3 ataletan banatuta dago:

· A1: 1. gaiari dagokio.

· A2: 2. eta 3. gaiei dagokie.

· A3: 4. gaiari dagokio.



A blokea idatzizko proben (teoria eta ariketak) eta galdetegien bidez ebaluatzen da, eta azken kalifikazioaren % 70 da.



B blokea ikasturtean egindako laborategiko praktiketan lortutako notekin eta ahozko azalpena barne hartzen duen lan bat garatzean lortutako notarekin ebaluatzen da. Azken kalifikazioaren % 30 da.



Ikasgaia gainditzeko, bi blokeak gainditu behar dira. A eta B, gutxienez 5eko notarekin. Bestela, ez gaindutua izango da batez besteko nota haztatuarekin, baina gehienez 4,5era mugatuta.



A blokean 5eko nota edo handiagoa lortzeko, atal bakoitzak (A1, A2, A3) 3,5eko edo hortik gorako nota izan behar du. Bestela, ez gaindutua izango da batez besteko nota haztatuarekin, baina gehienez 4,5 puntura mugatuta.



Ebaluazio jarraituan gaindututako A1, A2, A3 eta B atalak ikasturte honetan gordeko dira.



Azken Ebaluazio Sistema:



Ikasleak eskubidea izango du azken proba baten bidez ebaluatua izateko, ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori erabiltzeko, ikasleak ebaluazio jarraituaren sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 10 asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, Eskolako egutegi akademikoaren arabera.



Ohiko Deialdiari uko egitea:



Ohiko deialdiaren azterketaren data ofizialera ez aurkezteak deialdira uko egite automatikoa berekin dakar eta kalifikazioa "Ez Aurkeztua" izango da.



Modalitate ez-presentziala osasun egoeragatik:



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman eskuragarri dagoen irakaskuntza-materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Jesús Fraile Mora. "Circuitos eléctricos". 2ª Edición. Ibergarceta publicaciones, 2019.



Antonio Pastor Gutiérrez y otros. "Circuitos eléctricos" (Vol 1). UNED.



Itziar Zubia Olaskoaga, Elena Monasterio Iruretagoyena, Luis Ma Bandrés Unanue, Puy Arruti Martínez. "Teoría de Circuitos". UPV/EHU, 2009. Euskarazko edizioa: "Zirkuituen teoria" Elhuyar, 2011.



Jesús Fraile Mora. "Máquinas eléctricas". 6ª Edición Mc Graw Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Félix Redondo Quintela y Roberto C. Redondo Melchor. "Redes eléctricas de Kirchhoff". 3a edición. STS Ediciones.

Félix Redondo Quintela. "Redes con excitación sinusoidal". Ed. REVIDE, S.L. Salamanca, 1997.

Félix Redondo Quintela, Juan Manuel García Arévalo, Roberto C. Redondo Melchor. "Prácticas de Circuitos Eléctricos". Ed. REVIDE, S.L. Salamanca, 2009.

Puy Arruti Martínez, Elena Monasterio Iruretagoyena, Luis Ma Bandrés Unanue, Itziar Zubia Olaskoaga. "Teoría de Circuitos. Ampliación". UPV/EHU, 2009

Steven T. Karris , "Circuit Analysis I with MATLAB® Computing and Simulink® / SimPowerSystems® Modeling". Orchard Publications, Fremont, California. 2009.

UNE-EN IEC 60375:2018. "Convenios relativos a los circuitos eléctricos y magnéticos".

Aldizkariak

IEEE Transactions on Education (ieee-edusociety.org)
IEEE Transactions on Circuits and Systems (www.ieee-cas.org)
International Journal of Circuit Theory and Applications

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ BUSTAMANTE, PABLO
  • GOMEZ PEREZ, MELCHOR
  • MANERO CHINCHETRU, MARIA IDOYA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. CARTOGRAFÍA Y GEOMORFOLOGÍA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1 - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. MEDIDAS ELÉCTRICAS - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E.