Escape Room THE MAGIC

Noiz eta non

  • Noiztik: 2021/12/01, 10:00
  • Noiz arte: 2021/12/01, 17:00

Deskribapena

Escape Room 'The Magic' Inizia Arabacampus ekintzailetza-programaren jarduera bat da, eta talde batek funtziona dezan funtsezko ezaugarriak eta trebetasunak lantzea ahalbidetuko du, hala nola komunikazioa, lidergoa, talde-lana, erabakiak presiopean hartzea, arriskuak hartzea edo denbora erabiltzea.

Zatoz zure lagunekin eta gozatu Arabako UPV/EHUren campuseko lehen Escape Room-az!

1-6 pertsonako taldeetan edo bakarrik eman dezakezue izena.

Izena eman bost txandetako edozeinetan, hiru goizez eta bi arratsaldez, 10:00etan, 11:30tan, 13:00etan, 15:30tan edo 17:00etan.

Txanda bakoitzean, talde batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, eta txanda horretan irabazten duen taldeak sari txiki bat jasoko du.

Jardunaldi hau INIZIA programaren baitan kokatzen da. Programa hori Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak bultzatzen dute ekintzailetza sustatzeko asmoarekin.

 

Izena ematea

Informazio gehigarria

TOKIA:

Unibertsitate Pabilioia

Los Apraiz Kalea, 1

01006 Vitoria-Gasteiz