AURKEZPENA

Inizia Arabacampus programa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusaren eta BIC Arabaren (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) arteko lankidetza-hitzarmen berezia da, eta horren bitartez, UPV/EHUren Arabako Campusean pertsona ekintzaileak sustatu, lagundu eta aholkatu eta oinarri teknologikoa duten enpresak sortu nahi dira.

EGITEKOA

  • UPV/EHUko unibertsitate erkidegoaren artean espiritu ekintzailea sustatzea.
  • Enpresa ekimenak dituzten unibertsitate erkidegoko kideei enpresa horiek sortu eta finkatu arte aholku ematea.
  • Enpresa ekimenak lagundu eta espiritu ekintzailea sustatzeko topaketak, hitzaldiak eta prestakuntza ikastaroak antolatzea.
  • Enpresa arloan gara daitezkeen ideiak eta ezagutza arloak bilatu eta aztertzea, unibertsitate ingurunetik abiatuta (ikerketa taldeak, ikerketa institutuak, sailak, ikastegiak...).
  • Enpresen sorrera eta espiritu ekintzailearen arloari lotutako azterlanak gauzatzea, eta beste eskualde batzuetako esperientziekin alderaketa azterketak egitea.
  • Egiten diren lanak zabaltzeko beharrezkoak diren diseinu, material eta dokumentuak lantzea.
  • Autonomia, Estatu edo nazioarte mailako ordezkaritza eta lan foroetan, biltzarretan, azoketan, etab… lagundu eta elkarrekin parte hartzea
     

NORI ZUZENDUTA DAGOEN

  •  UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegi ezberdinetako irakasle eta ikertzaileei (IIP), administrazio eta zerbitzuetako langileei (AZP) eta ikasleei.
  • UPV/EHUren Arabako Campuseko ikerketa taldeei.
  • UPV/EHUrekin zerikusia duten pertsonei.
     

JARDUERA ILDOAK

  • Unibertsitate erkidegoa sentsibilizatu, motibatu eta prestatzea
  • Enpresa proiektuak hauteman, kudeatu eta garatzea
  • Inizia Arabacampus programa ezagutaraztea