INIZIA EKIN 2021 tailerrean parte hartzeko epea zabaldu da

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/01

Ba al du zentzurik nik izandako IDEAk? Eduki dezakete merkatua gure IKERKETAREN EMAITZEK?

Ba al du enpresa bihurtzeko aukerarik GRADU/MASTER AMAIERAKO PROIEKTUAK?

 

UPV/EHUko Arabako Campusak eta Bic Arabak martxan jarri dute INIZIA EKIN 2021 tailerra.

  • Izen ematea doakoa da eta epea amaitzen da 2021ko urriaren 21ean.
  • Izena eman: formularioa
  • Informazio gehiago jasotzeko: email honetan

Norentzat:

  • UPV/EHUko ikasle edo ikasle ohientzat
  • UPV/EHUko IIP

Tokia eta iraupena:

  • Micaela Portilla ikergunean
  • Hasiera: urriaren 26an
  • Ordutegia: 16:00etatik 19:30etara
  • Iraupena: 26 ordu
  • Pertsonalizatutako tutoretzak
  • UPV/EHUko ikasleek ECTS kredituak lortu ahalko dituzte