Aurkezpena
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila 3 Sail Atalez osatuta dago: Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Sail Atala (Leioa), Farmaziako Fakultateko Sail Atala (Vitoria-Gasteiz) eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Sail Atala (Leioa) deiturikoak.
Sail hau osatzen duten jakintza-arloak Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia dira.
Saila honek zenbait gradutan irakasten du eta graduondoko irakaskuntzan esperientzia handia dauka baita ere. Gaur egun Mikrobiologia eta Osasun Masterraren eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Doktorego Programaren arduraduna da.
Sailean hainbat ikerketa-talde daude, eta giza infekzioekin eta ingurumen arloarekin erlazionatutako lerroetan egiten dute lan. Gainera, irakasle batzuek beste sail batzuetatik gidatutako ikerketa-proiektuetan parte hartzen dute. Halaber, beste zentro eta Unibertsitateekin ikerketa eta heziketa loturak daude.