XSLaren edukia

Birologia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2740.5
Mintegia69
Laborategiko p.812
Ordenagailuko p.46

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

- Birusen ezaugarri morfologikoak eta egiturazkoak bereiztea.

- Birusen ugalketa-zikloaren etapak ulertzea.

- Birusak detektatzeko eta diagnostikatzeko teknika nagusiak deskribatzea.

- Birus-infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko mekanismo nagusiak ezagutzea.

- Animalia-birusen familia garrantzitsuenak eta haien ezaugarriak ezagutzea.

- Birusek eremu kliniko eta bioteknologikoan izan ditzaketen aplikazioak aztertzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Eskola teorikoak



1. Birologiaren hastapenak. Ikuspegi historikoa.

2. Partikula birikoen egitura eta antolaketa. Birusen egitura eta morfologia (kapsideak, lipido-bilketak), genomak (RNA, DNA, monokatenarioak edo bikatenarioak)

3. Birusen taxonomia eta sailkapena.

4. Birusak aztertzeko metodoak.

5. Ugalketa-zikloa. Infekzio prozesuaren etapak. Ugalketa birikoa. Adsortzioa, barneraketa, genomaren erreplikazioa, mihiztadura, heltzea eta azkapena

6. Patogenia. Infekzio motak (akutua, azpiklinikoa, kronikoa, latentea, eraldaketa).

7. Birusen kontrako erantzun immunea.

8. Birus-infekzioen diagnostikoa. Kulturak. Efektu zitopatikoa. Identifikazio antigenikoa eta molekularra. Identifikazio serologikoa.

9. Birusen infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea. Txertoak. Antibirikoak.

10. Prokarioten birusak.

11. Eukariotoen birusak. Garrantzi handiagoko animalien-birusak. Herpesbirusak, gripearen birusa, hepatitisen birusak, erretrobirusak, birus enterikoak.

12. Agertzen diren birusak. Sukar hemorragikoak, Mendebaldeko Niloko birusa, amorruaren birusa, Nipha eta Endra birusak, SARS, Zika

13. Partikula azpibirikoak

14. Birusen aplikazioak eremu kliniko eta bioteknologikoan



Eskola praktikoak



Birusen detekzioa, kuantifikazioa eta diagnostikoa

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak, galderekin tartekatuko diren eduki teorikoak azaltzeko.

Irakasgaiarekin erlazionatutako gaiei buruzko talde-lanak prestatzeko eta erakusteko mintegiak.

Birusak detektatzeko, kuantifikatzeko eta diagnostikatzeko teknikak gauzatzeko praktikak.

Ordenagailuko praktikak, irakasgaiaren gai zehatzetan sakontzeko, ikus-entzunezkoen eta horiei lotutako galdetegien bidez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa erabiltzen da ebaluazio-sistema gisa. Irakaskuntza magistrala proba idatzi baten bidez ebaluatuko da; proba horrek azken notaren %55 hartuko du, eta alde batean erantzun anitzeko galderak (%35) eta bestaldean garatzeko galderak (%20) izango ditu. Taldeko lanak (mintegiak) azken notaren %20 hartuko du eta laborategiko praktikek azken notaren %15 balioko dute. Azkenik, ordenagailuko praktikek azken notaren %10 hartuko dute. Irakasgaia gainditzeko banakako idatzizko azterketan 5/10 lortu behar da.



Etengabeko ebaluazio sistemari uko egin nahi izanez gero, ikasleak uko egitearen berri eman beharko die idatziz irakasleei, ikasturteko lehen 9 asteetan. Kasu horretan, azken ebaluazioa egingo da, eta horren kalifikazioa lortzeko, eduki teoriko eta praktikoei buruzko azterketa egingo da. Azterketa horrek notaren % 100 balioko du, eta erantzun anitzeko galderak, galdera laburrak eta garatzeko galderak izango ditu.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek nahikoa dute azken azterketara edo banakako idatzizko probara etengabeko ebaluazioaren kasuan, ez aurkeztea. Kasu horretan, aktan "aurkeztu gabe" agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko praktiketarako mantala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Basic Virology. Wagner E.K. Hewlett M.J., Camerini D., Bloom D.C. 2021., 4th ed. Wiley.

- Principles of Molecular Virology. A.J. Cann. 2015, 6ª ed. Academic Press.

- Principles of Virology. S. Jane Flint, Lynn W. Enquist, Vincent R. Racaniello, Anna Marie Skalka. Volume I: Molecular Biology. Volume II: Pathogenesis and Control. 2020, 5th Edition, ASM Press

- Virology, Molecular Biology and Pathogenesis. NORKIN (2010). ASM Press, Washington DC



Gehiago sakontzeko bibliografia

- The Biology of Viruses. B.A Voyles. McGraw Hill. 2002
- Fundamentals of Molecular Virology. N.H. Achenson. John Wiley & Sons. 2007

Aldizkariak

Virology
Journal of Virology
Journal of Medical Virology
The Journal of General Virology

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

12:00-13:00

1-4

13:00-14:00

10:30-11:30

6-7

12:00-14:00

6-12

10:30-11:30

9-12

12:00-13:00

14-14

12:00-13:00

14-15

10:30-11:30

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

12:00-13:00

8-8

12:00-13:00

12-13

17:00-19:00

13-13

17:00-19:00

14-15

13:00-14:00

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

09:30-10:30

11-12

08:30-10:30

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

15:00-19:00

15:00-19:00

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-12

13:00-14:00