XSLaren edukia
Konputagailu Sareen Oinarriak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2017/18
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 60 |
Laborategiko p. | 20 | 30 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgaiaren helburua ikasleak TCP/IP konputagailu sareekin lan egiteko behar dituen oinarrizko kontzeptuak eta teknikak ezagutzea da. Irakasgaiak Internet sarearen kasua hartzen du ardatza gisa.
Ikasleak lortuko dituen ezaguerak eta ahalmenak TCP/IP sareen barrukoak (eta, beraz, Interneterenak) ulertzeko eta lantzeko behar dituenak dira. Ahalmen horiek ezinbestekoak dira TCP/IP sareak etea horien bidez eskaintzen diren zerbitzuak kudeatu ahal izateko.
Irakasgaia izaera praktikoa du: teoria aplikatua da, eta kreditu praktikoak laborategian lantzen dira, sare ekipamendua erabiliz. Laborategiko lanaren helburua bikoitza da: bere lan-bizitzako sare inguruko lanetan ikasleak erabili beharko dituen tresnen eta ekipoen erabileran entrenatzea, eta teorian ikasitako tekniken eta kontzeptuen ulertzea hobetu eta sakondu dezala.
Irakasgaiaren gaitasunez gain,
http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen
"gaitasunen zerrenda" dokumentuko T4, T6, T9 etaT10 gaitasun orokorrak, eta informatika adarreko IA5, IA11, eta IA13 gaitasunak landuko dira.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
===================
KREDITU TEORIKOAK
===================
1. Ikasgaia: Sarrera
- Interneten egitura
- Mailak, zerbitzuak eta protokoloak.
- TCP/IP protokolo sorta.
2. ikasgaia: Sare teknologiak
- Ethernet teknologiak.
- Bestelako sare-teknologiak: PPP, MPLS.
3. ikasgaia: IP sareak.
- IPv4 helbideak.
- IP bideratzea.
- DHCP eta NAT.
- IPv6.
4. ikasgaia: Garraio zerbitzuak eta protokoloak.
- Garraio zerbitzuak.
- UDP.
- TCP.
5. ikasgaia: Sare-aplikazioak.
- DNS.
- Web.
- Posta elektronikoa.
6. ikasgaia: Sare-segurtasuna.
- Mugasareak eta su-hesiak.
- Kriptografia eta konfidentzialtasuna.
- Sinadura digitala.
- Ziurtagiri digitalak.
- Segurtasunerako teknologiak: SSL, VPN.
- Wireless eta segurtasuna.
====================
KREDITU PRAKTIKOAK
====================
1. Laborategirako sarrera.
2. Switchen funtzionamendua.
3. Datagramak birbidaltzea.
4. DHCP.
5. NAT.
6. Suhesiak.
7. IPv6.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiko zati bakoitzean erabiliko dugun metodokologia honako hauek dira.
TEORIA
- Eduki teorikoak azaltzeko: irakasle eta ikasleen arteko elkarrekintza ikasgelan, ikaslearen lan pertsonalak osatuta.
- Teoria erabiltzen ikasteko: teoriako ikasgai bakoitzeko ariketa sorta bat ebatzi behar dute ikasleek, era kolaboratiboan. Horretarako urratsak honakoak dira:
1. Irakasleak ariketa bakoitzari buruzko jarraibideak, azalpenak eta adibideak emango ditu ikasgelan.
2. Ikaslearen lan pertsonala.
3. Ikasleen elkarlana, irakaslearen laguntzarekin, moodle plataforman.
PRAKTIKAK
Laborategiko lanak taldean egingo dira (normalean, binaka), irakaslearen laguntzarekin eta laborategian. Praktika gehienak GNS3 emuladorea erabiliz beteko dira, eta besteak benetako sare ekipoak erabiliz. GNS3 emuladoreak ikasleari ematen dio aukera bere etxean prestatzeko, errepasatzeko, zabaltzeko eta osatzeko laborategian egindakoa.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Irakasgaiaren arlo desberdinen pisua amaierako notan, eta ebaluazio erak ondokoak dira:
* Teoria: %30a. Test bidez.
* Teoria aplikatua: %40a. Idatziriko ariketen bidez.
* Laborategiko praktikak: %30a. Idatziriko proben bidez.
Irakasgaia gainditzeko, nota osoa 5 edo gehiago izateaz gain, atal bakoitzean 3,5 edo gehiago lortu behar du ikasleak.
Bi deialdi izango ditu ikasleak bere ebaluaziorako.
Lehenengo deialdia (maiatza arte):
Ondoko bi aukera daude: ebaluazio jarraitua edo globala.
Laborategien ebaluazioa berdina izango da bi ebaluazio sistemetan, bi proben bidez.
Aukera jarraituan ondoko azterketak egingo dira teoria ebaluatzeko:
* Teoria hutsa: Hiru test.
* Teoria aplikatua: ariketaz osaturiko bi azterketa.
Aukera globalean azterketa bakar batean ebaluatuko da teoria.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasleak erabakiko du, bere ikasteko eraren arabera, zein den hobekien egokitzen zaion ikasmateriala. Beraz, ez dago derrigorrez erabili behar den materialarik.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Ia irakasgai osoko teoria ondoko liburutarekin presta daiteke:
Redes de Computadoras. Un enfoque descendente - J.F. Kurose and K.W. Ross. 7ª ed. Pearson, 2017.
Gehiago sakontzeko bibliografia
RIVADENEYRA, J.M. TCP/IP Sareak, 3. arg. (moodle-n eskuragarria pdf formatuan).
FOROUZAN B. A. TCP/IP Protocol suite, 4ª ed.
TANENBAUM A.S. Konputagailu Sareak 3./4./5. arg. (4.a-5.a gazteleraz eta ingelesez soilik)
KOZIEROK, C.M. The TCP/IP Guide (atzigarria http://www.tcpipguide.com/free/index.htm url-n).
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GONZALEZ ACUÑA, ANA ISABEL
- MIGUEL ALONSO, JOSE
- RIVADENEYRA SICILIA, JOSE MARIA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 12:30-14:00 | 12:30-14:00 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 12:30-14:00 | 12:30-14:00 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 12:30-14:00 | 09:00-10:30 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |