XSLaren edukia

Sistema Eragileak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Gelako p.1540
Laborategiko p.510

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak honelakoak egiteko gai izan behar du:

1. Sistema-eragile baten azpisistema guztietan parte hartzen duten errendimendu parametroak azaldu.

2. Errendimendu parametroen kalkulutik abiatuta, sistema-eragile bat diseinatu eta konfiguratzerako garaian heldu beharreko konpromisoak aztertu.

3. Sistema-eragile baten maila bidezko diseinuaren abantailak azaldu.



Formalki, ikasketa planari jarraiki, ikasgaiko gaitasunez gain T4, T6, T8 eta T9 gaitasunak ere landuko dira. Hala nola, heziketa komuneko informatika adarreko berariazko gaitasunen artean IA4 landuko dira. Gaitasun hauek deskribapena ondorengo dokumentuan aurki daitezke: http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf









Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA Sarrera

Sistema eragilea baliabideen kudeatzaile gisa. Errendimenduaren neurketa: lekuko eta denborako parametroak. Sistema eragileen egitura motak: monolitikoak, mailaka, bezero-zerbitzari eta mikronukleotan oinarrituak. Sistema eragileen merkatua



2. GAIA Memoriaren kudeaketa

Errendimenduaren irizpideak. Aitzineko sistemak. Prozesuen swapping-a. Orrikapena, segmentazioa eta maila anitzeko sistemak. Teilakapena eta lotura dinamikoa. Alegiazko memoria: orri hutsegitea eta ordezkapen politikak. Alegiazko memoriadun sistemen errendimenduaren ebaluazioa. Alegiazko memoria eta multiprogramazioa: esleitze politikak, hiperorrikapena eta lan multzoak.



3. GAIA Gailuen eta sarrera/irteeraren kudeaketa

Sarrera/irteeraren maila bidezko eredua. Gailuen independentzia eredua. Sarrera/irteerako errutinak eta gailuen maneiatzaileak (driverrak). Sarrera/irteeraren tarteko biltegiratzea (buffering). Sarrera/irteerako gailuen kudeaketa adibideak.



4. GAIA Fitxategien kudeaketa

Katalogo eta izenen kudeaketa. Atzipen-eskubideak eta segurtasuna. Kanalen eta atzipen konkurrenteen kudeaketa. Helbideen eta kokapenaren kudeaketa. Blokeen kokapena. Blokeen buffer-cachea. Erroreen kudeaketa eta fitxategi-sistemaren konsistentzia.



5. GAIA Prozesuen kudeaketa

5.1 Prozesuen Kontrola eta Sinkronizazioa

Prozesuen adierazpidea eta thread-ak. Testuinguru-aldaketa. Lasterketa baldintzak. Atzipen esklusiboa. Sekzio kritikoa. Elkarblokeaketa. Elkarblokeaketaren kudeaketa.

5.2 Prozesuen planifikazioa

Errendimenduaren irizpideak. Programen jokaera ereduak. Prozesuen planifikazio-politikak eta inplementazio mekanismoak. Scheduler-a. Denbora banatzeko sistemak.



6. GAIA Ikasgaiaren aplikazio praktikoak

Gai honetan sistema-eragile erreal batekin lan egiteko hainbat praktika bildu ditugu. Alegiazko makina batean sistema-eragilea instalatuko dugu eta horretan hainbat aldaketa egingo dugu: modulu berriak gehitu eta funtzionaltasun berria gehitu sistema-dei berri bat barne.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiko lehen bost gaiak eskolan edukiak azalduz eta eduki horiei dagozkien teknika eta kontzeptuak finkatzeko ariketa praktikoak eginez landuko dira.

Eskola eta laborategietan sistematikoki jarduerak taldean landuko dira, eztabaidak eta ariketen aurkezpenak eginez. Horrela, ikasleen parte-hartzea eta motibazioa landuz.

6. gaiak, sistema-eragile erreal baten gaineko hainbat praktika saio biltzen ditu. Gai hau landuko da proiektuetan oinarritutako ikasketa (POI) metodologia oinarritzat hartuta.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiak honako bi ebaluazio modu hauek dauzka: ebaluazio finala eta ebaluazio jarraitua. Ikasleek borondatez hartu ahal izango dute ebaluazio jarraitua. Ikasgaiaren aktibitate desberdinei dagokien denbora eskaini ahal diezaioketen ikasleek bakarrik izango dute aukera hau.



Ebaluazio jarraitua ikastaroaren hasieran aukeratu ahal izango da, eta behin betiko bihurtuko da adieraziko diren epeetan (ikastaroaren %60 - %80 igarota), ikasleak hala eskatuta eta irakasleak ikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren. Epe horietan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da.



Ebaluazio mota hau baliozkoa izango da ebaluazio jarraituan parte hartu nahi ez duten eta ebaluazio jarraituan egoteko baldintzak betetzen ez dituzten ikasle guztientzat.

Ebaluazioa hau idatzizko azterketa batean oinarritzen da. Azterketa horretan ikasgaiaren %100a ebaluatzen da eta fakultateko azterketa ofizialen egutegiaren araberakoa izango da. Gai guztietako zein bukaerako praktiketako galdera teoriko zein praktikoak izango ditu.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

W. Stallings: Sistema eragileak. Barnekoak eta diseinuko printzipioak. UPV/EHU. 2008. 978-84-9860-167-1



Silberschatz, P.B. Galvin, G. Gagne: Operating System Concepts (Eight edition), John Wiley & Sons, 2008.



W. Stallings: Sistemas Operativos (5a edición). Prentice-Hall, 2005.



A.S. Tanenbaum: Modern Operating Systems (3rd edition). Prentice-Hall, 2008.



S. Sánchez Prieto: Sistemas Operativos. Universidad de Alcalá de Henares, Servicio Editorial, 2005

Gehiago sakontzeko bibliografia

G. R. Andrews: Concurrent Programming. Principles and Practice. The Benjamin/Cummings Publishing Company, 1991.

A.S. Tanenbaum, A.S. Woodhull: Operating Systems: Design and Implementation (3rd Edition), Prentice-Hall, 2006.

M. Milenkovic: Sistemas Operativos. Conceptos y Diseño (2da edición). McGraw-Hill, 1994.

A.M. Lister, R.D Eager: Fundamentals of Operating Systems (Fifth edition), The Macmillan Press LTD, 1993.

D.A. Solomon, M.E. Russinovich: Inside Microsoft Windows 2000, 3rd edition. Microsoft Press, 2000.

M.J. Bach: The Desing of the UNIX Operating System. Prentice-Hall, 1986.

B. Goodheart, J. Cox: The Magic Garden Explained. Prentice Hall, 1994.

U. Vahalia: UNIX Internals. The New Frontiers. Prentice-Hall, 1996.

D.P. Bovet, M. Cesati: Understanding the Linux Kernel, O¿Reilly, 2001.

D.L. Black: Scheduling and Resource Management Techniques for Multiprocessors. Ph.D. Thesis, Carnegie Mellon University, Jul 1990.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:45-12:15

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-15

12:30-14:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

12:30-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-15

12:30-14:00

Irakasleak