XSLaren edukia
Konputagailuen Arkitektura
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2018/19
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 40 |
Laborategiko p. | 20 | 50 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
GAITASUN ESPEZIFIKOAK:
Ikasgaia gainditu ahal izateko, hainbat gaitasun espezifiko lortu behar dira; hau da, honakoa egiteko gai izan behar da:
1. Cache memoriaren diseinu-parametroak ulertu.
2. Cache memoriak programen exekuzioan duen eragina aztertu.
3. Prozesadore segmentatuen diseinu eta funtzionamendua ulertu.
4. Prozesadorearen eraginkortasuna handitzeko erabiltzen diren oinarrizko optimizazioak ulertu.
5. Hari mailako paralelismoa ezagutu.
6. Paralelismoa erabili aplikazio sinple batzuk programatzeko, datu-dependentziak, sinkronizazioa eta atazen banaketa kontuan hartuta.
GAITASUN OROKORRAK
Irakasgaiaren gaitasunez gain, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf dokumentuko T4, T8 etaT9 gaitasun orokorrak, eta informatika adarreko IA1 eta IA9 gaitasunak landuko dira.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Cache memoria
1.1. Sarrera. Memoria-hierarkia.
1.2. Ezaugarri orokorrak: tamaina, edukia eta blokea.
1.3. Diseinu-parametroak: egitura, ordezkapen-algoritmoa eta idazketa-politika.
1.4. Ariketak. Hautazko praktika bat.
2. Prozesadore segmentatuak
2.1. Motibazioa: prozesadoreen eraginkortasuna.
2.2. Oinarrizko prozesadore segmentatu baten diseinua: DLX prozesadorea.
2.3. Datu- eta kontrol-dependentziak.
2.4. Segmentazio-eredu aurreratuak (sarrera).
2.5. Konpilazio-teknikak prozesadore segmentatuetan.
2.6. Ariketak.
3. Prozesadore anitzeko sistemen oinarriak (proiektu baten bidez)
3.1. Sarrera. Flynn-en sailkapena. Eraginkortasuna.
3.2. Prozesuen sinkronizazioa eta atazen banaketa SMP sistemetan.
3.3. Memoria partekatuko aplikazio paraleloen programazioa: OpenMP (sarrera).
3.4 Aplikazio paralelo baten garapena.
C programazio-lengoaiaren oinarriak.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaiaren lehenengo bi gaietan, ohiko teoria- eta ariketa-eskolak izango dira. Irakaskuntza-prozesuan, metodologia aktiboak eta ikasketa kooperatiboa erabiliko dira: talde-lanak egingo dira, ariketen ebazpenak denon artean eztabaidatuko dira, etab. Helburua da ikasleen motibazioa eta parte-hartzea handitzea.
Hirugarren gaian, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabiliko da. Ikasleak taldetan arituko dira proiektu bat aurrera ateratzeko; emaitza gisa, softwareko aplikazio bat eta dagokion txosten teknikoa garatu beharko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Bi aukera daude ikasgaia gainditzeko.
a. Ebaluazio/ikasketa jarraitua. Hasieran lehenetsitako ebaluazio modua da, eta bakarrik ohiko deialdirako. Parte-hartze aktibo eta jarraitua eskatzen da: eskoletara eta laborategietara etortzea (salbuespenak salbuespen), ariketak/lanak entregatzea, eta ebaluazio-probak, praktikak eta aurkezpenak egitea. Baldintza horiek bete ezean, ebaluazio globalera igaro beharko da.
Ebaluazio jarraitua: goian aiptutako irizpideen arabera.
b. Ebaluazio globala. Kurtsoa ezin edo nahi ez bada aurreko moduan jarraitu, ebaluazio globala aukeratu daiteke. Kasu horretan, honela ebaluatuko da ikasgaia:
- Azterketa: % 75-85.
- Lan praktikoa: % 25-15.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. Hennessy J.L., Patterson D.A.
Computer Architecture: A Quantitative Approach. (5. ed.). Morgan Kaufmann, 2012.
Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat. (4 ed.). UPV/EHU, 2008.
Arquitectura de computadores: un enfoque cuantitativo. (1. ed.). McGraw-Hill, 1993.
Hainbat eta hainbat informazio on-line (gardenkiak, eranskinak...] helbide honetan: https://www.elsevier.com/books-and-journals/book-companion/9780128119051
2. Patterson D.A., Hennessy J.L.
Computer Organization and Design: The Hardware/Software Interface. (5. ed.). M. Kaufmann, 2013.
Estructura y diseño de computadores. La interfaz hardware/software. (4. ed.). Reverté, 2011.
3. Ortega J., Anguita M., Prieto A.: Arquitectura de Computadores. Thomson, 2005.
4. Stalling W.
Computer Organization and Architecture. Designing for performance. (8. ed.). Pearson, 2010.
Organización y Arquitectura de Computadores (7. ed.). Pearson - Prentice Hall, 2006.
http://williamstallings.com/COA/COA7e.html
5. Chandra R. et al.: Parallel Programming in OpenMP. Morgan Kaufmann, 2001.
6. Almeida F., Giménez D., Mantas J.M., Vidal A.M.: Introducción a la programación paralela. Paraninfo, 2008.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Culler D.E., Singh J.P.: Parallel Computer Architecture. A Hardware/Software Approach. M. Kaufmann, 1999.
- Chapman B. et al.: Using OpenMP. Portable shared memory parallel programming. The MIT Press, 2008.
- Pacheco P.S.: An introduction to Parallel Programming. M. Kaufmann, 2011.
- Nemirovsky M., Tullsen D.: Multithreading Architecture. Morgan & Claypool Pub., 2013.
- Hughes C.: Single-Instruction Multiple-Data execution. Morgan & Claypool Pub., 2015.
- Scott M.L.: Shared memory synchronization. Morgan & Claypool Pub., 2013.
- Sorin D.J., Hill M.D., Wood D.A.: A primer on memory consistency and cache coherence. M. & C. Pub., 2011.
Aldizkariak
Informazio asko arloko aldizkarietan: IEEE Computer, IEEE Micro, ACM, BYTE,etab.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARBELAIZ GALLEGO, OLATZ
- ARREGUI URIARTE, MARIA OLATZ
- ARRUABARRENA FRUTOS, AGUSTIN
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:30 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1.1 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA
- 1.1 - IGNACIO MARIA BARRIOLA ZENTROA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:30-14:00 |