XSLaren edukia

Sistema Eragileen Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaian zehar ikasleak sistema eragile baten interfaze desberdinak idantifikazioa landuko du. Besteak beste, Linuxen aplikazioentzako tresnak garatzeko gai izango da, bere sistema-deien interfazea erabiliz. Ikasgaiak bereziki aztertzen ditu (1) sistema desberdinak (denbora banatutakoak, denbora errealekoak, etab.), (2) bere oinarrizko kontzeptuak (fitxategiak, atzipen babesak, prozesuak, komunikazio-elementuak) eta (3) bere osagaien funtzionalitatean (prozesuen kudeaketarako azpi-sistema, memoria, sarrera-irteera).



Landuko diren beste aspektu garrantzituak honakoak dira: proposatutako ariketak ebazteko behar diren informazioa eta tresnak aurkitzeko gaitasuna, eta baita garatutako tresnen funtzionalitatea zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna ere (tresna hauek beste erabiltzaile edota garatzaileek erraz erabili ahal ditzaten).



Formalki, ikasketa planari jarraiki, ikasgaiko gaitasunez gain T4, T5, T8 eta T9 gaitasunak ere landuko dira. Hala nola, heziketa komuneko informatika adarreko berariazko gaitasunen artean IA5, IA10 eta IA14 landuko dira. Gaitasun hauek deskribapena ondorengo dokumentuan aurki daitezke: http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Sarrera.

Sistema eragilearen definizioa, bai aplikazioentzako interfaze gisa, bai eta konputagailuaren baliabideen kudeatzaile gisa ere. Sistema eragileen bilakaera eta ikuspegi historikoa. Sistema eragile motak, bere funtzionalitatearen arabera (monoprogramatuak, multiprogramatuak, denbora banatukoak, denbora errealekoak, txertatuak, banatuak). Sistema eragilearen interfaze desberdinak (erabiltzailearena, administratzailearena, aplikazioena, garatzailearena). Sistema eragileen gaur egungo merkatua (sistema jabedunak, sistema irekiak, software librea) eta joera. Praktikak: shella erabiltzailearen eta administratzailearen interfaze gisa.



2. gaia: Sistema-deien mekanismoa.

Hardware interfazeak eskainitako elementuak euskarri gisa hartuz (helbide-espazioak, dispositiboen interfazea, eten-mekanismoa), kode egoiliar bezala ezarri behar diren oinarrizko zerbitzuak zehaztu. Sistema-dei kontzeptua, sistema eragileak egoiliar duen zerbitzu bat atzitzeko erabiliko dena. Sistema-deien inplementazioa eten mekanismoa eta exekuzio moduen bidez. Praktikak: zerbitzuak atzitzeko adibidezko errutinen espezifikazioa C lengoaian.



3. gaia: Sarrera-irteera eta fitxategiak.

Dispositiboarekiko independentzia eta sarrera-irteeraren berbideratze kontzeptuak. Sarrera-irteerarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Dispositibo espezifikoekin eta fitxategiekin lan egiteko moduak. Fitxategi-sistema kontzeptua eta adierazpen mekanismoak. Praktikak: berbideratzeen erabilera shelletik, fitxategi-sistemaren kudeaketa shelletik, sarrera-irteera adibideak programatu C lengoaian.



4. gaia: Erabiltzaileen kudeaketa eta segurtasuna.

Erabiltzaile anitzeko sistemaren definizioa. Erabiltzaile motak, atzipen moduak eta babeserako domeinuak. Atzipen babesen kudeaketarako oinarrizko mekanismoak sistema zentralizatuetan. Atzipen babesarekin eta segurtasunarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Praktikak: atzipen eskubideen kudeaketa shelletik.



5. gaia: Memoriaren kudeaketa.

Programen karga eta kokapena, programa bakarreko edota bat baino gehiagoko sistemetan. Helbideratze fisikoa eta birtuala. Birkokapen estatikoa eta dinamikoa. Kode berrabiagarria. Alegiazko memoriako sistemetarako euskarria. Estekatze dinamikoko liburutegiak. Programen kargarekin eta memoriaren kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Praktikak: oinarrizko jaurtitzaile baten programazioa, memoriaren erabileraren monitorizatuz (programa berrabiagarriekin).



6. gaia: Prozesuen kontrola.

'Exekuzio-fluxua' eta 'testuingurua' kontzeptuak. Sistema multiprogramatuak eta fluxu anitzekoak. Prozesu kontzeptua (Unix eredua), egoerak eta trantsizio diagrama. Testuinguru aldaketa. Prozesuen planifikazioa eta oinarrizko planifikazio politikak. Prozesuen kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Praktikak: prozesuen exekuzioa shelletik atzeko planoan, prozesuak monitorizatuz. Oinarrizko jaurtitzailea multiprogramatua bihurtu.



7. gaia: Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa.

'Konkurrentzia', 'baliabide konpartitua', 'lasterketa baldintza' eta 'atzipen esklusiboa' kontzeptuak. Kode atal kritikoak. Kode atal kritikoen atzipen esklusiborako oinarrizko mekanismoak. Buzoien bidezko komunikazioa mezu trukea erabiliz. Prozesuen arteko komunikazioarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Bezero-zerbitzari ereduan oinarritutako baliabideen kudeaketa. Baliabide kudeatzaileen adibideak (driverrak). Praktikak: prozesuen arteko komunikazioa (pipeen bidez) shelletik, oinarrizko kudeatzaile adibidea.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia ebaluazio jarraituan oinarritzen da batez ere. Planteatutako metodologian ikasleak problema bat ebatzi beharko du bere definiziotik abiatuta, horrela zehaztu diren gaitasunak eskuratuz. Hori dela eta eskola eta laborategi orduen banaketa formala ez da zehaztasunez beteko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi motako ebaluazio dira posible; globala (edo bukaerakoa) eta jarraitua. Ikasle bakoitzak hautatu ahal izango du posible/nahiago duena bien artean.



- Ebaluazio jarraitua ikastaroaren hasieran aukeratu ahal izango da, eta behin betiko bihurtuko da adieraziko diren epeetan, ikasleak hala eskatuta eta irakasleak ikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren.



Ebaluazio jarraitua ondorengo ebaluazio motatan oinarrituko da:



- Autoebaluazio eta banakako ebaluazio galdetegiak (%60).

- Lan-koadernoan garatutako kodea, zehaztapenak eta egiaztapen emaitzekin eta egindako lanaren norbanako ebaluazioa (%40)



Ebaluazio jarraituari uko egiten dutenei, bukaerako ebaluazioa planteatzen da. Data ofizialetan egitekoa den azterketa bakar batean datza. Proba horretan izaera teorikoko galderei erantzun beharko zaie eta ariketa praktikoak garatu beharko dira (kodearen analisia, utilitateen diseinu/garapena,...).



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Linux sistema eragilea, eskuliburuak, tresnak eta irakasleak emandako C programak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

C. Rodríguez, I. Alegria, J. González, A. Lafuente, E. Lazkano: Sistema Eragileen Deskribapen Funtzionala. UPV/EHU, 1995.



F.M. Márquez: UNIX. Programación Avanzada 3ª Edición. Rama, 2004.



B.W. Kernighan, R. Pike: The Unix Programming Environment, Prentice-Hall, 1984.



M. Rochkind: Advanced Unix Programming, Addison-Wesley, 2004.



B.W. Kernighan, D.M.Ritchie, The C Programming Language, Prentice-Hall, 1988.



W. R Stevens, S. A. Rago, Advanced Programming in the UNIX® Environment Third Edition, 2013



Gehiago sakontzeko bibliografia

A. Silberschatz, P.B. Galvin, G. Gagne: Operating System Concepts (Eight edition), John Wiley & Sons, 2008.

W. Stallings: Sistema Eragileak. Prentice-Hall, 2005 (2008an itzulia).

A.S. Tanenbaum: Modern Operating Systems (3rd Edition), Prentice-Hall, 2008.

R. Arpaci-Dusseau, A. Arpaci-Dusseau: Operating Systems: Three Easy Pieces, Arpaci-Dusseau Books, 2015

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • CORTIÑAS RODRIGUEZ, ROBERTO
  • LARRAZA MENDILUZE, EDURNE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak