XSLaren edukia

Errendimendu Handiko Prozesadoreak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Laborategiko p.2050

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK

Irakasgaiaren gaitasunez gain, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf dokumentuko T1, T2, T4, T8, T9, eta T10 gaitasun orokorrak, eta Konputagailuen Ingenieritza adarreko KI1, KI2, KI3 eta KI5 gaitasunak landuko dira.



GAITASUN ZEHATZAK

1. Berrordenaketa dinamikoa erabiltzen duten prozesadoreak ulertzea.

2. Agindu mailako barne paralelismoa duten prozesadore supereskalarrak ulertzea.

3. Prozesadore supereskalarretan exekuzio eraginkorra lortzeko softwareko optimizazioak aztertzea.

4. Behe mailako exekuzio paraleloa egiten duten prozesadoreak ulertzea: hari eta nukleo anitzeko prozesadoreak.

5. Programa sekuentzialetan paralelismoa modu automatikoan lortzen laguntzen duen software-a aztertzea eta erabiltzea.

6. Grafikoak eta bideoak kudeatzen dituzten aplikazioak modu eranginkorrean exekutatzeko dauden prozesadoreen funtzionamendua ulertzea.

7. Denbora errealeko eta sistema txertatuetako prozesadoreen funtzionamendua ulertzea. .

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. ZIKLO ANITZEKO PROZESADOREAK

1.1 Sarrera.

1.2 Tomasulo-ren algoritmoa.

1.3 Memoria unitate funtzionala.

1.4 Salbuespenen kudeaketa.

1.5 Ariketa praktikoak. Gai honetan ikasi diren kontzeptuak ariketen bidez landuko dira.

Programen exekuzioen simulazioak egingo dira eta lortzen den errendimendua neurtuko da.



2. PROZESADORE SUPERESKALARRAK

2.1 Sarrera.

2.2 Prozesadore supereskalarren arkitektura eta exekuzio-urratsak.

2.3 Erregistroen berrizendatzea.

2.4 Exekuzio-ereduak.

2.5 Jauzien kudeaketa.

2.6 VLIW motako prozesadoreak.

2.7 Ariketa praktikoak. Gai honetan ikasi diren kontzeptuak ariketen bidez landuko dira.

Programem exekuzioetan, jauzien eragina arintzeko iragarpen dinamikoen funtzionamendua

landuko da.



3. HARI ETA NUKLEO ANITZEKO PROZESADOREAK

3.1 Sarrera.

3.2 Hari anitzeko prozesadoreak (multithreading).

3.3 Nukleo anitzeko prozesadoreak (multicore).

3.4 Datuen koherentzia SMP sistemetan.

3.5 Begizten paralelizazioa. Dependentzien analisia.

3.6 Memoria partekatuko sistemen programazioa: OpenMP.

3.7 Ariketa praktikoak. Gai honetan ikasi diren kontzeptuak ariketen bidez landuko dira.

Gainera, OpenMP erabiliz, programa sinple batzuen exekuzio paraleloak aztertuko dira.





4. BEKTORE-PROZESADOREAK ETA PROZESADORE GRAFIKOAK

4.1 Sarrera.

4.2 Bektore-prozesadoerak: eredu klasikoa eta gaur egungo gauzatzeak

4.3 Prozesadore grafikoak.

4.4 Ariketa praktikoak. Gai honetan ikasi diren kontzeptuak ariketen bidez landuko dira.

Gainera, AVX Intrinsics-en erabilera modu praktikoan landuko da.

CUDA erabiliz, GPUen programazioa aztertuko da.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia aurrez aurreko bi jarduera moten bidez irakasten da: alde batetik teoria eskolak eta ariketa eskolak, eta, bestetik, ikasitakoa praktikan jartzeko balioko duten laborategi-saioak. Irakaskuntza prozesuan metodologia aktiboak eta ikasketa kooperatiboa erabiliko dira: talde-lanak egingo dira, ariketen ebazpenak denon artean eztabaidatuko dira, etab. Helburua ikasleen motibazioa eta parte hartzea handitzea da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi ebaluazio mota izango dira:



Ebaluazio jarraitua:

- Bi azterketa partzial egongo dira, bat lehenengo bi gaiei lotuta eta bestea azkeneko bi gaiei dagokiena. Bakoitzak notaren % 40a balio du, eta aprobatzeko gutxienez notaren % 30a lortu behar da. Azterketa partzialak egin ahal izateko, eskoletara joatea ezinbestekoa da (gutxienez % 75eko asistentzia eskatzen da).

- Bestalde, ariketak, lanak eta programak ere egin beharko dira. Atal horrek % 20ko pisua izango du azkeneko notan. Jardueraren arabera, banaka ala taldeka egingo da lan, eta horiek kontuan izateko, eskoletara joatea ezinbestekoa da (gutxienez % 75eko asistentzia eskatzen da).



Ebaluazio globala:

- Azterketa bakarra izango da, eta notaren % 100 balioko du.

- Azterketan, bai eduki teorikoak, baita ere ikasturtean zehar egin diren laborategietan landu diren eduki praktikoak sartuko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

KONPUTAGAILUEN ARKITEKTURA. HURBILKETA KUANTITATIBO BAT.

J.L. Hennessy, D.A. Patterson. UPV/EHUko argitalpen zerbitzua, 2007



COMPUTER ARQUITECTURE. A QUANTITATIVE APPROACH.

J.L. Hennessy, D.A. Patterson (sixth ed.) Morgan Kaufmann, 2019



ESTRUCTURA Y DISEÑO DE COMPUTADORES. LA INTERFAZ SOFTWARE/HARDWARE.

D.A. Patterson, J.L. Hennessy. (second ed). Editorial Reverte. 2011.



COMPUTER ORGANIZATION AND DESIGN. THE HARDWARE/SOFTWARE INTERFACE.

D.A. Patterson, J.L. Hennessy, Morgan Kaufmann, 2008.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ORGANIZACION DE COMPUTADORES.
V.C. Hamacher, Z.G. Vranesic y S.G. Zaky. Ed. McGraw-Hill, 2003 (5. arg.).

ORGANIZACION Y ARQUITECTURA DE COMPUTADORES.
W. Stallings. Ed. Prentice-Hall, 2006 (7. arg.)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARREGUI URIARTE, MARIA OLATZ
  • ARRUABARRENA FRUTOS, AGUSTIN
  • RODRIGUEZ LAFUENTE, CLEMENTE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:45-12:15

Irakasleak