XSLaren edukia
Konputazio Paraleloko Sistemak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 50 |
Laborategiko p. | 20 | 40 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Ikasgaia gainditu ahal izateko, hainbat gaitasun espezifiko lortu behar dira; hau da, honakoa egiteko gai izatea:
1. Memoria banatuko sistema paraleloen funtzionamendua (arazoak, irtenbideak...) ulertzea.
2. Konputazio-sistema paraleloen eta haietan exekutatzen diren aplikazioen errendimendua neurtzea eta analizatzea.
3. Sistema paralelo baten prozesadoreak konektatzeko dauden mekanismoak aztertzea.
4. Programa paraleloak sortzeko MPI erabiltzea.
Horietaz gain, gaitasun partekatuak ere landuko dira (ikus Informatika Ingeniaritzako Graduaren web orria, "Ikasketa-plana" atalean).
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
0. Arkitektura paraleloak. Kontzeptuen berrikuspena. Kalkulu-abiadura.
1. Komunikazio-sarea eta mezu-ematearen bidezko komunikazioa.
2. Datuen koherentzia ccNUMA arkitekturetan.
3. Programazio paraleloa: MPI.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasgaiaren lehen zatian (0, 1 eta 2 gaiak) ohiko teoria- eta ariketa-eskolak erabiliko dira, eta ikasleen parte hartze aktiboa eskatzen da. Bigarren zatia (3. gaia) laborategian garatuko da, azalpen teorikoak eta programazio-ariketak tartekatuz; ondoren, taldeka, programazio paraleloko proiektu bat garatu beharko da, lortutako errendimendua analizatu, dokumentazio teknikoa sortu eta soluzioaren defentsa publikoa egin.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Bi aukera daude ikasgaia gainditzeko:
a. Ebaluazio/ikasketa jarraitua. Hasieran lehenetsitako ebaluazio-modua da, bakarrik ohiko deialdirako. Parte-hartze aktibo eta jarraitua eskatzen da: eskoletara etortzea, ariketak/lanak entregatzea, eta ebaluazio-probak, praktikak eta aurkezpenak egitea. Honela ebaluatuko da ikasgaia:
-- 1. atala. Ariketak + Azterketa: 4 puntu (0,75 + 3,25)
Azterketa gainditzen ez bada, errepikatu beharko da ohiko deialdiko datan.
-- 2. atala. Laborategiko ariketak + Azterketa + Proiektua: 6 puntu (1,25 + 2 + 2,75)
(puntuazioa aldatu daiteke zertxobait proiektuaren konplexutasuunaren arabera)
Ebaluazio jarraituan segitu ahal izateko, ordutegi trinkoko 2. astea eta gero, proiektuari (MPIri) dagokion azterketa gainditu behar da.
b. Ebaluazio globala. Ebaluazio globala, azterketa-egutegian adierazitako deialdietan, ikasleak berak erabakita edo ebaluazio jarraitua utzi behar izan delako erabiliko da. Honela ebaluatuko da ikasgaia:
-- Azterketa idatzia (gai guztiak) 7 puntu
-- Banakako praktika / laborategi-proba (MPI) 2 + 1 puntu
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Hennesy J.L., Patterson D.A.: Computer Architecture: A Quantitative Approach (5. ed.). Morgan Kaufmann, 2011.
- Culler D.E., Singh J.P.: Parallel Computer Architecture. A Hardware/Software Approach. Morgan Kaufmann, 1999.
- Duato J., Yalamanchili S., Ni L.: Interconnection Networks: An Engineering Approach. Morgan Kaufmann, 2003.
- Pacheco P.S.: Parallel Programming with MPI. Morgan Kaufmann, 1997.
- Groop W. et al: Using MPI. Portable Parallel Programming with the Message Passing Interface. The MIT Press, 1999.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Dally W.J., Towles B.: Principles and Practices of Interconnection Networks. Morgan Kaufmann, 2004.
- Ma, S.; Huang, L.: Networks-on-chip. Morgan Kaufmann, 2015.
- Snir M. et al.: MPI. The complete reference, Volume 1, The MPI core. The MIT Press, 1999
- Almeida F., Giménez D., Mantas J.M., Vidal A.M.: Introducción a la programación paralela. Thomson-Paraninfo, 2008.
- Quinn M.J.: Parallel Programming in C. McGraw-Hill, 2004.
- Barlas G.: Multicore and GPU programming. M. Kaufmann, 2015.
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |