XSLaren edukia

Konputagailuen Arkitekturaren Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK



* Konputagailu baten egitura eta unitate bakoitzaren funtzionaltasuna ulertzea



* Prozesadore segmentatuetan, agindu mailako paralelismoa ulertzea



* Konputagailuaren arkitekturak programen exekuzio eraginkorrean duen eragina ulertzea



IKASKUNTZAREN EMAITZAK



* Konputagailu baten eta haren unitate bakoitzaren oinarrizko egitura eta funtzionamendua ezagutzea.



* Konputagailu baten barne-lengoaia eta goi-mailako lengoaiekiko erlazioa ulertzea, bai eta datuak konputagailu batean irudikatzea ere.



* Memoriako datuen kokapena aztertzea programak modu eraginkorragoan gauzatzeko.



* Bloke funtzionalen mailan segmentatutako prozesadore batean programa bat nola exekutatzen den ulertzea.



* Kodearen optimizazio batzuk aztertzea hardwarearen erabilera optimizatzeko eta prozesadorearen errendimendua hobetzeko.



* Adimen Artifizialaren arloko aplikazioen testuinguruan datuak biltegiratzeko plataformak aukeratzeko gaitasuna lortzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.- Konputagailu baten oinarrizko egitura

1.1.- Von Neumann arkitektura

1.2.- Makina lengoaia

1.3.- Memoria hierarkia

1.4.- Sarrera/Irteera azpisistema

1.5.- Azpisistemen arteko konexioa: busak



2.- Agindu-mailako paralelismoa.

2.1.- Segmentazio lineala. Dependentzien azterketa

2.2.- Ziklo anitzeko prozesadoreak

2.3.- Prozesadore supereskalarrak

2.4.- Kodea optimizatzeko teknikak



3.- Biltegiratze-sistemak.

3.1.- Biltegiratze-teknologiak

3.2.- RAID sistemak

3.3.- Biltegiratze banatuko sistemak (SAN, NAS)

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira. Lan autonomoa sustatuko da, ikasgaiaren alderdi guztiak ulertzen lagunduko duten baliabide informatiko eta bibliografikoak erabiliz. Irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzeko eskolak emango dira, eta ikasleek parte hartuko dute haiei buruzko aldizkako eztabaidetan. Ikasgelan zalantzak eta arazoak modu parte-hartzailean ebatziko dira. Banaka edo taldeka ebatziko diren problemak eta ariketak eskainiko dira, irakasgaiaren ezagutza teorikoan sakontzeko eta ikasgaia antzeko beste arlo batzuekin lotzeko.



Galderak egitea eta eztabaida irekia sustatuko dira, ikasleek ahozko komunikazioarekin, sintesirako gaitasunarekin eta talde-lanarekin zerikusia duten trebetasunak har ditzaten.



Ikasleen ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, gelako eta ordenagailuko praktiken jarraipena egingo da. Aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera emango da feedbacka, ikasleek beren ikasketaz jabetzeko aukera izan dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaia bi modutan gainditu daiteke: azken ebaluazioan, ikasleek zenbait lan egin beharko dituzte %20ko pisuarekin, eta azken azterketa gainditu beharko dute, notaren %80ko pisuarekin (deialdiak hurrengo puntuan zehazten dira), edo ebaluazio jarraituaren bidez.



Ebaluazio jarraitua irakasgaiaren hasieran aukeratu ahal izango da eta behin betiko berretsiko da adierazten diren epeetan (irakasgaiaren %60-80 igarota), ikasleak eskatuta eta irakasgaiaren irakasleek errendimendua egiaztatu ondoren.



EBALUAZIO JARRAITUA:



Ebaluazio jarraituan sartzen dira irakasgaian zehar egindako lana (% 20), talde-lan bat (% 20) eta zenbait azterketa partzialen bidez lortutako ezagutzen eta trebetasunen ebaluazioa (% 60).



OHARRA: Berriz ere konfinamenduan sartuz gero ebaluazio-probak (jarraituan zein azken ebaluazioan) modu telematikoan egingo dira, eGelako galdetegien, elkarrizketen edota entregen bidez eta BBC bidezko konexioa erabiliz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiaren moodle-a eGelan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Tanenbaum A.S.

Structured Computer Organization (5ª ed), Pearson Prentice-Hall Ed., 2006



Hennessy J.L., Patterson D.A.

Computer Architecture: A Quantitative Approach. (6. ed.). Morgan Kaufmann, 2019

Arquitectura de computadores: un enfoque cuantitativo. (1. ed.). McGraw-Hill, 1993



Patterson D.A., Hennessy J.L.

Computer Organization and Design: The Hardware/Software Interface. (5. ed.). M. Kaufmann, 2013.

Estructura y diseño de computadores. La interfaz hardware/software. (4. ed.). Reverté, 2011



Ortega J., Anguita M., Prieto A.

Arquitectura de Computadores. Thomson, 2005

Gehiago sakontzeko bibliografia

Stallings W.
Computer Organization and Architecture. Designing for performance. (8. ed.). Pearson, 2010.
Organización y Arquitectura de Computadores (7. ed.). Pearson - Prentice Hall, 2006.

Hamacher V.C., Vranesic Z.G., Zaky S.G.
Organización de Computadores (5. ed.). McGraw-Hill, 2003

Nemirovsky M., Tullsen D.
Multithreading Architecture. Morgan & Claypool Pub., 2013

Scott M.L.
Shared memory synchronization. Morgan & Claypool Pub., 2013

Sorin D.J., Hill M.D., Wood D.A.
A primer on memory consistency and cache coherence. M. & C. Pub., 2011

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-16:30

Irakasleak