XSLaren edukia
Konputagailu Sareen Oinarriak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2021/22
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 60 |
Laborategiko p. | 20 | 30 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgaiaren helburua ikasleak TCP/IP konputagailu sareekin lan egiteko behar dituen oinarrizko kontzeptuak eta teknikak ezagutzea da. Irakasgaiak Internet sarearen kasua hartzen du ardatza gisa.
Ikasleak lortuko dituen ezaguerak eta gaitasunak TCP/IP sareen barrukoak (eta, beraz, Interneterenak) ulertzeko eta lantzeko behar dituenak dira. Gaitasun horiek ezinbestekoak dira TCP/IP sareak eta horien bidez eskaintzen diren zerbitzuak sortu eta kudeatu ahal izateko.
Irakasgaia izaera praktikoa du: teoria aplikatua da, eta kreditu praktikoak laborategian lantzen dira. Laborategiko lanaren helburua bikoitza da: bere lan-bizitzako sare inguruko lanetan ikasleak erabili beharko dituen tresnen eta ekipoen erabileran entrenatzea, eta teorian ikasitako teknikak eta kontzeptuak hobeto ulertzea eta horietan sakontzea.
Irakasgaiaren gaitasunez gain,
http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen "gaitasunen zerrenda" dokumentuko T4, T6, T9 etaT10 gaitasun orokorrak, eta informatika adarreko IA5, IA11, eta IA13 gaitasunak landuko dira.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
===================
KREDITU TEORIKOAK
===================
1. Sarrera
- Interneten egitura.
- TCP/IP protokolo sorta.
2. Sare teknologiak
- Sare lokalak: Ethernet eta Wifia.
- Distantzia handirako teknologiak.
3. IP sareak.
- IPv4 helbideak.
- IP birbidaltzea (forwarding).
- DHCP eta NAT.
- IPv6.
4. Garraio zerbitzuak eta protokoloak.
- Garraio zerbitzuak.
- UDP.
- TCP.
5. Sare-segurtasuna.
- Mugasareak eta su-hesiak.
- Kriptografia eta konfidentzialtasuna.
- Sinadura digitala.
- Ziurtagiri digitalak.
- Segurtasunerako teknologiak.
====================
KREDITU PRAKTIKOAK
====================
1. Switchak.
2. VLANak.
3. Bideratzaileak.
4. DHCP.
5. IPv6.
6. NAT.
7. Suhesiak.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honen ordu presentzialak ondoko ihardueretan emango ditugu:
● Gelako saioak: Teoria eta ariketak lantzeko.
● Laborategiko saioak: lan praktikoak, binaka eginda.
● Hitzaldiak (pandemiaren bilakaeraren arabera egingo diren ala ez).
● Ebaluazioa.
Eskola teorikoetan irakasleak gaiak azalduko ditu eta ariketak landuko ditu. Ikaslearen lan pertsonalaren oinarria bibliografiak izan behar du, eskoletan hartutako apunteekin eta egindako ariketekin lagunduta. Ikasleek autoebaluaziorako galdetegiak izango dituzte eskura egelan, baita eskoletan egingo ez diren beste hainbat ariketen enuntziatuak.
Laborategiak GNS3 emuladorea erabiliz egingo ditugu. Horretarako laborategian erabiliko dugun makina birtual bera eraman eta instalatu beharko dute ikasleek beren makina pertsonaletan, etxean laborategiak landu ahal izateko.
Ondoko urratsak proposatzen zaizkio ikasleari ikasgaia lantzeko, banaka edo taldeka, norberaren ikasteko estiloaren arabera:
1. Eskoletara etorri, apunteak hartu, eta gelako ihardueretan parte hartu (ariketak, eztabaidak).
2. Etxean, emandako bibliografia irakurri, eta apunteak osatu.
3. Etxean, irakasleak egindako ariketak errepasatu, bukatu gabe daudenak bukatu, eta egiteko gomendatu direnak egin. Zalantzak edo arazoak izanez gero, (1) errepasatu teoria, (2) hala ere ez badituzu zalantzak argitzen, ikaskideekin komentatu, zuzenean edo egelako foroaren bidez, (3) hala ere ez badituzu zalantzak argitzen, irakaslearengana jo, zuzenean edo egelako foroaren bidez.
4. Gaiari dagokion autoebaluaziorako galdetegia osatu (egelan duzu), zure apunteak, ariketak, eta bibliografia erabiliz. Aurreko urratsak betez gero, ez zenuke inongo arazorik izan behar galdetegi horretan dauden galdera guztiak erantzuteko, ezta irakasgaia gainditzeko ere.
PRAKTIKAK
Laborategiko lanak taldean egingo dira (normalean, binaka), irakaslearen laguntzarekin eta laborategian bertan. Praktika gehienak GNS3 emuladorea erabiliz beteko dira, eta besteak benetako sare ekipoak erabiliz. GNS3 emuladoreak ikasleari ematen dio aukera bere etxean prestatzeko, errepasatzeko, zabaltzeko eta osatzeko laborategian egindakoa. Horretarako laborategiko makina bera eskura izango dute ikasleek era birtualean.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Irakasgaiaren arlo desberdinen pisua amaierako notan, eta ebaluazio erak ondokoak dira:
* Teoria: %30a. Test bidez.
* Teoria aplikatua: %40a. Idatziriko ariketen bidez.
* Laborategiko praktikak: %30a. Idatziriko proben bidez.
Irakasgaia gainditzeko, nota osoa 5 edo gehiago izateaz gain, atal bakoitzean 3,5 edo gehiago lortu behar du ikasleak.
Ondoko bi aukera daude: ebaluazio jarraitua edo globala.
Laborategien ebaluazioa berdina izango da bi ebaluazio sistemetan.
Aukera jarraituan ondoko azterketak egingo dira teoria ebaluatzeko:
* Teoria hutsa: Hiru test.
* Teoria aplikatua: ariketaz osaturiko bi azterketa.
Aukera globalean azterketa bakar batean ebaluatuko da teoria osoa.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasleak erabakiko du, bere ikasteko eraren arabera, zein den hobekien egokitzen zaion ikasmateriala. Beraz, ez dago derrigorrez erabili behar den materialik.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Ia irakasgai osoko teoria ondoko liburuarekin presta daiteke:
A Top-Down Approach, 8th ed. J.F. Kurose and K.W. Ross. Pearson, 2021.
Aurreko argitalpenak ere (7.a) balio du ikasgairako eta gazterleraz duzu.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Ez da behar aurreko liburuan dagoen informazioa baino gehiago. Hala ere, iturri osagarriak izan daitezke ondokoak:
- Euskaraz dagoelako eta egelan eskura:
TCP/IP Sareak, 3. arg. Rivadeneyra, J.M. UEU, 2009. (moodle-n eskuragarria pdf formatuan).
- Sarean eskura daudelako:
Computer Networks: A Systems Approach. Larry Peterson and Bruce Davie ---> book.systemsapproach.org
KOZIEROK, C.M. The TCP/IP Guide --> http://www.tcpipguide.com/free/index.htm
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GONZALEZ ACUÑA, ANA ISABEL
- GURRUTXAGA GOIKOETXEA, IBAI
- MIGUEL ALONSO, JOSE
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:45-12:15 | 09:00-10:30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 16:45-18:15 |