XSLaren edukia

Komunikazio Mugikorrak eta Multimediakoak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikastearen emaitzak:



-Ikasleak ikasiko du zein tekniketan eta kontzeptuetan oinarritzen diren egun erabiltzen diren soinu eta bideo kodetzaileak.

-Ikasleak ikasiko du zeintzuk diren egun gehien erabiltzen diren soinua eta bideoa kodetzeko estandarrak (MPEG, VPx, AVC/H.264 ...).

-Ikasleak ikasiko du nola funtzionatzen duten Internet bidezko telebista eta streaming zerbitzuak (YouTube, NetFlix, PeerTube ...).

-Ikasleak ikasiko du nola funtzionatzen duen IP telefoniak.

-Ikasleak ikasiko du zeintzuk diren multimedia aplikazioak ondo funtzionatzeko behar duten sare-baldintzak, eta hori lortzeko erabiltzen diren sarbide teknologiak: xDSL, FTTx, Kable sareak, eta komunikazio mugikorrerako sareak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

===================

KREDITU TEORIKOAK

===================



1. Audioa eta bideoa seinaleak Interneten.

1.1 Multimedia aplikazioak Interneten.

1.2 Internet bidezko transmisioaren ezaugarriak.

1.3 Soinu digitala.

1.4 Bideo digitala.

2. Telebista eta bideo zerbitzuak Interneten.

2.1 Streaming sistemen osagaiak.

2.2 RTP/UDP streamingn.

2.3 HTTP streaming.

2.4 Content Delivery Networks (CDN).

2.5 P2P streaming.

2.6 Multicast streaming.

3. IP telefonia zerbitzuak.

3.1 Telefoniarako sarrera.

3.2 Ahotsa eta bideo kanalak.

3.3 Kontrolerako kanala: SIP.

3.4 Internet bidezko telefonia.

4. Multimediarako sare-teknologiak:

4.1 Multicast teknologia.

4.2 QoS mekanismoak.

4.3 Sarbide sareak: kable bidezkoak eta kablerik gabekoak.



====================

KREDITU PRAKTIKOAK

====================



1. Streaming zerbitzari baten kudeaketa.

2. IP bidezko telefonia (VoIP).

3. WebRTC.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiko zati bakoitzean erabiliko dugun metodologiak honako hauek dira:



TEORIA

Ondoko metodologiak erabiliko dira, konbinatuak:



(1) Eskola magistralak ariketekin osatuta.



Gelako saioetan irakasleak gai teorikoak eta ariketak azalduko ditu. Ikasleek, taldeka, proposatutako ariketak egingo dituzte, eta emaitzak aurkeztu. Helburua da, ahal den heinean, teoriako kontzeptuak lantzea eta barneratzea ariketak eginez. Horrekin batera, komunikazio publikorako ikasleen ahalmena lantzea da helburua.



Eskolaz kanpo, ikaslearen lan pertsonalaren oinarria bibliografiak izan behar du, eskoletan hartutako apunteekin eta egindako ariketekin lagunduta.



(2) Lanen bidezko ikasketa teorikoa.



Ikasleek bere kabuz aztertu eta ikasi beharko dute gai bat. Era honetan bi lan egin behar dute, bat taldeka eta bestea banaka.



Taldekako lanaren gaia irakasleak ezarritakoa izango da. Emaitza gelan aurkeztuko dute. Lan honen helburuak honakoak dira:

- Gai bati buruzkoak ondo ezagutzea.

- Taldean lan egiteko ahalmena garatzea.

- Komunikazio publikorako gaitasuna lantzea.



Banakako lanerako gaia ikasleak berak aukeratuko du. Lana teorikoa edo praktikoa izan daiteke. Bere helburuak honakoak dira:

• Ikasleak bere formazioan eragiteko ahalmena indartu, bere intereseko gaiak jorratuz.

• Eskolan nahikoa landu ez den gai batean sakondu ahal izatea.

• Ikaslearen autoformaziorako gaitasuna landu.

• Idatziriko txosten teknikoak prestatzeko ikaslearen gaitasuna landu.





PRAKTIKAK

Saio praktikoetan ikasleak trebatuko dira multimedia-aplikazioetarako software desberdinak erabiltzen. Lana taldeka izango da, irakaslearen laguntzarekin.





OHARRA: COVID-19 pandemia dela eta, edozein unetan baliteke gida honetan

azaltzen den planifikazioan aldaketak egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: etengabeko ebaluazio bidez edo amaierako ebaluazio bidez. Hasiera batean etengabeko ebaluazioan hartuko dira ikasle guztiak. Etengabeko ebaluazioa eusteko baldintzak honakoak dira:

- Ebaluazio proba guztiak egitea, eta, gutxienez, puntuazioaren %30 lortu bakoitzean.

- Etengabeko ebaluazioari uko ez egitea, horretarako zabalduko den epean.



ETENGABEKO EBALUAZIOAREN OSAGAIAK

Teoria (notaren %70a):

▪ 4 test. Pisua notan: 4 puntu.

▪ Taldeko lana. Pisua notan: 1 puntu.

▪ Lan indibiduala (txosten teknikoa): Pisua notan: 2 puntu.

Praktikak (notaren %30a): ebaluazioa txostenen eta aurkezpenen bidez egingo da.



AMAIERAKO EBALUAZIOAREN OSAGAIAK

Teoria (notaren %70a):

▪ Idatziriko proba. Pisua notan: 5 puntu.

▪ Lan indibiduala (txosten teknikoa): Pisua notan: 2 puntu.

Praktikak (notaren %30a): ebaluazioa txostenen eta aurkezpenen bidez egingo da.



Irakasgaia gainditzeko ondoko hiru baldintzak bete behar dira:

1. Laborategien ebaluazioan 3/10 bat lortzea gutxienez.

2. Teoriaren ebaluazioan 3/10 bat lortzea gutxienez.

3. Irakasgaiko nota osoan 5 lortzea gutxienez.



OHARRA: COVID-19 pandemia dela eta, edozein unetan baliteke gida honetan

azaltzen den planifikazioan aldaketak egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleek utziko dute egelan irakasgaia prestatzeko gomendatzen duten materiala. Hala ere, ikasleak erabakiko du, bere ikasteko eraren arabera, zein den hobekien egokitzen zaion ikasmateriala. Beraz, ez dago derrigorrez erabili behar den materialik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ia irakasgai osoko teoria ondoko liburuarekin presta daiteke:

Multimedia-Internet – J. M. Rivadeneyra. UPV/EHU 2019.



Ondokoak ere baliagarriak dira gai asko ikasteko:

Multimedia Networks – H.W. Barz, G. A. Basset. Wiley, 2016.

Redes de Computadoras. Un enfoque descendente (7ª ed) - J.F. Kurose and K.W. Ross. Pearson, 2017.

Computer Networks 5. argitalaldia – A. S. Tanenbaum, D.J. Wetherall Pearson, 2011.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Multimedia over IP and Wireless Networks.
Philip A. Chou and Mihaela van der Schaar.
Elsevier/ Academic Press 2007.

Tecnologías de Banda Ancha y Convergencia de redes.
Manuel Álvarez-Campana, Julio Berrocal, Francisco González, Raquel Pérez, Isabel Román, Enrique Vázquez.
Ministerio de Ciencia y Tecnología, 2009.

Technical, Commercial and Regulatory Challenges of QoS. XIPENG XIAO.
Prentice Hall, 2007.

LTE: Nuevas tendencias en comunicaciones móviles.
AGUSTI, R.
Fundación Vodafone, 2010.

Aldizkariak

IEEE Multimedia (Magazine)
IEEE Transactions on Multimedia (Journal).
Advances in Multimedia.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak