XSLaren edukia

Komunikazio Mugikorrak eta Multimediakoak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikastearen emaitzak:



-Ikasleak ikasiko du zein tekniketan eta kontzeptuetan oinarritzen diren egun erabiltzen diren soinu eta bideo kodetzaileak.

-Ikasleak ikasiko du zeintzuk diren egun gehien erabiltzen diren soinua eta bideoa kodetzeko estandarrak.

-Ikasleak ikasiko du nola funtzionatzen duten Internet bidezko telebista eta streaming zerbitzuak (YouTube, NetFlix, PeerTube ...).

-Ikasleak ikasiko du nola funtzionatzen duen IP telefoniak.

-Ikasleak ikasiko du zeintzuk diren multimedia aplikazioak ondo funtzionatzeko behar duten sare-baldintzak, eta hori lortzeko erabiltzen diren teknologiak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

===================

KREDITU TEORIKOAK

===================



1. Audioa eta bideoa seinaleak Interneten.

1.1 Multimedia aplikazioak Interneten.

1.2 Internet bidezko transmisioaren ezaugarriak.

1.3 Soinu digitala.

1.4 Bideo digitala.

2. Telebista eta bideo zerbitzuak Interneten.

2.1 Streaming sistemen oinarriak.

2.2 Content Delivery Networks (CDN).

2.3 Streaming protokoloak.

2.4 P2P Streaming.

2.5 Multicast streaming.

3. IP telefonia zerbitzuak.

3.1 Telefoniarako sarrera.

3.2 Ahotsa eta bideo kanalak.

3.3 Kontrolerako kanala: SIP.

3.4 Internet bidezko telefonia.

4. Multimediarako sare-teknologiak:

4.1 Multicast teknologia.

4.2 QoS mekanismoak.

4.3 Sarbide sareak: kable bidezkoak eta kablerik gabekoak.



====================

KREDITU PRAKTIKOAK

====================



1. Bideo-transmisiorako zerbitzu bat abiatzea.

2. IP bidezko telefonia (VoIP).

3. WebRTCren oinarrizko funtzionamendua.

MetodologiaToggle Navigation

TEORIA

Ondoko metodologiak erabiliko dira, konbinatuak:

(1) Eskola magistralak ariketekin osatuta.

Gelako saioetan irakasleak gai teorikoak eta ariketak azalduko ditu. Ikasleek, taldeka, proposatutako ariketak egingo dituzte, eta emaitzak aurkeztu. Helburua da, ahal den heinean, teoriako kontzeptuak lantzea eta barneratzea ariketak eginez. Horrekin batera, komunikazio publikorako ikasleen ahalmena lantzea da helburua.

Eskolaz kanpo, ikaslearen lan pertsonalaren oinarria bibliografiak izan behar du, eskoletan hartutako apunteekin eta egindako ariketekin lagunduta.

(2) Lanen bidezko ikasketa teorikoa.

Ikasleek bere kabuz aztertu eta ikasi beharko dute gai bat. Era honetan bi lan egin behar dute, bat taldeka eta bestea banaka.

Taldekako lanaren gaia irakasleak ezarritakoa izango da. Emaitza gelan aurkeztuko dute. Lan honen helburuak honakoak dira:

- Gai bati buruzkoak ondo ezagutzea.

- Taldean lan egiteko ahalmena garatzea.

- Komunikazio publikorako gaitasuna lantzea.

Banakako lanerako gaia ikasleak berak aukeratuko du. Bere helburuak honakoak dira:

• Ikasleak bere formazioan eragiteko ahalmena indartu, bere intereseko gaiak jorratuz.

• Eskolan nahikoa landu ez den gai batean sakondu ahal izatea.

• Ikaslearen autoformaziorako gaitasuna landu.

• Idatziriko txosten teknikoak prestatzeko ikaslearen gaitasuna landu.



PRAKTIKAK

Saio praktikoetan ikasleek, taldeka, lan desberdinak garatu beharko dituzte. Lan hauek egoera erreal bat aurkeztuko dute, enpresa baten beharra, eta ikasleek soluzio egoki bat diseinatu beharko dute enpresak duen behar teknologiko horrentzat (irakasleak gainbegiratuta).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA ETA AMAIERAKO EBALUAZIOA

==============================================

• Ikasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: etengabeko ebaluazio bidez edo amaierako ebaluazio bidez.

• Hasiera batean etengabeko ebaluazioan daude ikasle guztiak.

• Etengabeko ebaluaziotik amaierako ebaluaziora igarotzeko mekanismoak honakoak dira:

1. Automatikoki:

▪ Etengabeko ebaluazio probaren bat ez egitean, azken proba teorikoaren kasua ezik.

▪ Etengabeko ebaluazio probaren batean puntuazioaren %30a baino gutxiago lortzean.

▪ Saio teoriko edo praktikoetara ez etortzea.

2. Irakasleei jakinarazita: mezu elektroniko bat bidali behar zaie irakasleei, horren berri emanez. Horretarako mugaeguna azterketa eguna baino astebete lehenago da. Ebaluazio jarraian dagoen eta epe horretan jakinarazpena bidaltzen ez duen ikasleak ezingo du azterketa globala egin, soilik jarraiko azken azterketa.



NOTAREN KALKULUA ETENGABEKO EBALUAZIOAN

=======================================

Teoria (notaren %70a):

▪ 4 test. Pisua notan: 4 puntu.

▪ Taldeko lana. Pisua notan: 1 puntu.

▪ Lan indibiduala (txosten teknikoa): Pisua notan: 2 puntu.

Praktikak (notaren %30a): ebaluazioa txostenen eta aurkezpenen bidez egingo da.



Ikasgaia gainditzeko baldintzak:

1. Egindako lan praktiko zein teoriko bakoitzean, gutxienez 10etik 3 puntu lortzea notan.

2. Amaierako nota gutxienez 5 izatea.



NOTAREN KALKULUA AMAIERAKO EBALUAZIOAN

=======================================

Teoria (notaren %70a):

▪ Idatziriko proba. Pisua notan: 5 puntu.

▪ Lan indibiduala (txosten teknikoa): Pisua notan: 2 puntu.

Praktikak (notaren %30a): ebaluazioa txostenen eta aurkezpenen bidez egingo da.



Lan indibiduala eta praktiken txostenak, beranduenez, azterketa data baino astebete lehenago entregatu beharko dira. Lan praktikoen aurkezpena/elkarrizketa azterketa egunean izango da.



Ikasgaia gainditzeko baldintzak:

1. Egindako lan praktiko zein teoriko bakoitzean, gutxienez 10etik 3 puntu lortzea notan.

2. Amaierako nota gutxienez 5 izatea.





DEIALDIARI UKO EGITEA

=====================

• Inongo ebaluazio atalarik egin ez duen ikasleak 'ez aurkeztua' izango du kalifikazioan, eta deialdia ez du kontsumituko.

• Ebaluazio atalaren bat egin duen ikasleak (teorikoa zein praktikoa), deialdiari uko egin nahi badio, beranduenez deialdi horretarako azterketa eguna baino astebete lehenago bidali behar die irakasleei mezu elektroniko bat horren berri emanez. Mezu hori bidaltzen ez badu, bere nota kalkulatuko da 0 puntu emanez egin ez dituen ebaluazioko atal guztietan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleek utziko dute egelan irakasgaia prestatzeko gomendatzen duten materiala. Hala ere, ikasleak erabakiko du, bere ikasteko eraren arabera, zein den hobekien egokitzen zaion ikasmateriala. Beraz, ez dago derrigorrez erabili behar den materialik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ia irakasgai osoko teoria ondoko liburuarekin presta daiteke:

Multimedia-Internet – J. M. Rivadeneyra. UPV/EHU 2019.



Ondokoak ere baliagarriak dira gai asko ikasteko:

Fundamentals of Multimedia – Ze-Nian Li, Mark S. Drew, Jiangchuan Liu. Springer, 2021.

Multimedia Networks – H.W. Barz, G. A. Basset. Wiley, 2016.

Redes de Computadoras. Un enfoque descendente (7ª ed) - J.F. Kurose and K.W. Ross. Pearson, 2017.

Gehiago sakontzeko bibliografia

• Next-generation video coding and streaming - Benny Bing. Wiley & sons. 2015.
• Multimedia over IP and Wireless Networks - Philip A. Chou and Mihaela van der Schaar. Elsevier/ Academic Press 2007.
• Tecnologías de Banda Ancha y Convergencia de redes - Manuel Álvarez-Campana, Julio Berrocal, Francisco González, Raquel Pérez, Isabel Román, Enrique Vázquez. Ministerio de Ciencia y Tecnología, 2009.
• Technical, Commercial and Regulatory Challenges of QoS - Xipeng Xiao. Prentice Hall, 2007.
• LTE: Nuevas tendencias en comunicaciones móviles - Agusti, R. Fundación Vodafone, 2010.

Aldizkariak

IEEE Multimedia (Magazine)
IEEE Transactions on Multimedia (Journal).
Advances in Multimedia.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

Irakasleak