XSLaren edukia

Sistema Eragileen Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditutakoan honako emaitza hauek bere izango ditu:

- Sistema eragile mota desberdinen ezaugarriak ezagutzea, hala nola denbora partekatuko sistemak, sistema banatuak, denbora errealekoak, etab.

- Sistema eragile batek eskaintzen dituen interfazeak identifikatzea

- Sistema-deien interfazea erabilita Linux-en aplikazioetarako tresnak garatzea

- Sistema eragileen oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta erabiltzea (fitxategiak, atzipen babesa, prozesuak, hariak, komunikazio eta sinkronizazio elementuak)

- Osagaien funtzionalitatea kudeatzea (prozesuak kudeatzeko azpi-sistemak, memoria, sarrera/irteera)



Landuko diren beste aspektu garrantzitsuak honako hauek dira: proposatutako ariketak eta problemak ebazteko behar den informazioa eta tresnak aurkitzeko gaitasuna, eta garatutako tresnen funtzionalitatea zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna, horrela, tresna horiek beste erabiltzaileek edota garatzaileek erraz erabili ahal izango dituzte.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Sarrera

- Sistema Eragileen (SE) ikuspegi funtzionala

- SEen funtzioak eta interfazeak

- SE motak funtzionalitatearen arabera (bilakaera eta sailkapena)

- SEen gaur egungo merkatua

- Laborategia: shella erabiltzailearen eta administratzailearen interfaze gisa



2. gaia: Sistema-deien mekanismoa

- Sistema Eragileen euskarri arkitektura (S/I)

- Sarrera/Irteera errutinei deitzeko mekanismoa

- Errutina egoiliarrak

- SE atzitzeko mekanismoa: sistema-deiak



3. gaia: Sarrera/Irteera eta fitxategiak

- Gailuarekiko independentzia eta sarrera-irteeraren birbideratze kontzeptuak

- Gailuen eta fitxategien gainean lan egiteko moduak

- Fitxategi-sistemaren antolaketa. Izen-esparruak, direktorioak

- S/Iko buffering-a: S/Iko liburutegietan eta sistema-deietan

- Atzipen aurreratua gailuen ezaugarrietara

- S/I sistemari deiak eta C-ko liburutegi-funtzio estandarrak

- S/Iko ariketak eta laborategiko praktikak



4 gaia: Erabiltzaileen kudeaketa eta segurtasuna

- Erabiltzaile anitzeko sistemak

- Babes-mekanismoak

- Segurtasunarekin lotutako sistema-deiak

- Praktikak: atzipen eskubideen kudeaketa shell-etik. S/Iko ariketak/lana + erabiltzaile anitzekoa



5. gaia: Memoriaren kudeaketa

- Programen karga eta kokapena, programa bakarreko edota bat baino gehiagoko sistemetan

- Alegiazko memoriako sistemetarako euskarria: helbideratze fisikoa eta birtuala

- Birkokapen estatikoa eta dinamikoa. Kode birsargarria

- Estekatze dinamikoko liburutegiak

- Programen kargarekin eta memoriaren kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak

- Konpilazio praktikak, memoria kudeaketa, estekatze estatiko eta dinamikoko liburutegiak, eta programen karga



6. gaia: Prozesuen kontrola

- Sistema multiprogramatua. Exekuzio-fluxua eta testuingurua kontzeptuak. Testuinguru-aldaketa

- Multiprogramazio eta hari anitzeko sistemak

- Prozesu kontzeptua (Unix eredua), egoerak eta trantsizio-diagrama

- Prozesuen planifikazioa eta oinarrizko planifikazio politikak

- Prozesuen eta harien kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak eta liburutegi-funtzioak

- Praktikak: prozesuen exekuzioa shell-etik atzeko planoan, prozesuak monitorizatuz. Oinarrizko shell-a eta multiprogramatua, eta harien adibide sinpleak



7. gaia: Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa

- Konkurrentzia, baliabide konpartitua, lasterketa baldintza eta atzipen esklusiboa kontzeptuak

- Kode atal kritikoak. Kode atal kritikoen atzipen esklusiborako oinarrizko mekanismoak

- Buzoien bidezko komunikazioa mezu trukea erabiliz

- Harien bitarteko komunikazioa eta sinkronizazioa

- Prozesuen arteko komunikazioarekin erlazionaturiko sistema-deiak eta harien eta prozesuen arteko sinkronizazioa

- Bezero-zerbitzari ereduan oinarritutako baliabideen kudeaketa. Baliabide kudeatzaileen adibideak (driverrak)

- Praktikak: prozesuen arteko komunikazioa (pipeen bidez) eta hariak

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai hau sistema eragileen eta aplikazioen programazio interfazearen (API) ikuspegi funtzionalean oinarritzen da. Hortaz, nahiz eta kontzeptu teorikoetan oinarrituta egon, osagai praktiko handia izango du. Horretarako, hainbat irakaskuntza-metodologia erabiliko dira, klase magistraletatik hasi eta metodologia aktiboagoetaraino, hala nola PBL (Project Based Learning) edo pBL (Problem Based Learning) eta laborategiko jarduerak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



Aurreikusten diren ebaluazio sistemak ebaluazio jarraia sistema eta azken ebaluazio sistema dira. Ebaluazio jarraia sistema lehentasunez erabiliko dena da, UPV/EHUko indarrean dagoen araudian adierazten den moduan. Ebaluazio jarraia sisteman jarraitzeko baldintzak beteta, azken ebaluazio sistema aukeratzea erabakitzen duen ikasleak, irakasleari honela jakinarazi beharko dio: eGela bidez, ebaluazioari dagokion atalean, bigarren azterketa partzialaren emaitzak ezagutu eta bi egun geroago beranduenez.



Ebaluazio jarraia sistema honako hiru probetan oinarritzen da:

- Banakako ebaluazio galdetegiak: %60

- Lan Praktikoak: garatutako kodea, proposatutako praktiken egiaztapen emaitzak eta elkarrizketa: %30

- (Bestelakoak) Egindako lanari buruzko banakako ebaluazio galdetegiak: %10



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea



AZKEN EBALUAZIOA



Ebaluazio jarraia sistema jarraitzen ez dutenentzat, honako ebaluazio mekanismoa eskaintzen da:

- Galdera teorikoak eta ariketa praktikoak biltzen dituen azken proba (kodea aztertzea, utilitateen diseinua/programazioa ...): %80

- Lan praktikoa eta horren inguruko elkarrizketa gauzatu eta entregatzea: %20



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala, Linux sistema eragilea, eskuliburuak, tresnak eta irakasleak emandako C programak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

C. Rodríguez, I. Alegria, J. González, A. Lafuente, E. Lazkano: Sistema Eragileen Deskribapen Funtzionala. UPV/EHU, 1995.



F.M. Márquez: UNIX. Programación Avanzada 3ª Edición. Rama, 2004.



B.W. Kernighan, R. Pike: The Unix Programming Environment, Prentice-Hall, 1984.



M. Rochkind: Advanced Unix Programming, Addison-Wesley, 2004.



B.W. Kernighan, D.M.Ritchie, The C Programming Language, Prentice-Hall, 1988.



W. R Stevens, S. A. Rago, Advanced Programming in the UNIX® Environment Third Edition, 2013.



Gehiago sakontzeko bibliografia

A. Silberschatz, P.B. Galvin, G. Gagne: Operating System Concepts (10th edition), Wiley , 2018. http://osbook.com/OS10/index.html

W. Stallings: Sistema Eragileak. Prentice-Hall, 2005 (2008an itzulia).

A.S. Tanenbaum: Modern Operating Systems (3rd Edition), Prentice-Hall, 2008.

R. Arpaci-Dusseau, A. Arpaci-Dusseau: Operating Systems: Three Easy Pieces, Arpaci-Dusseau Books, 2015.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • CORTIÑAS RODRIGUEZ, ROBERTO
  • LARREA ALAVA, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00

14:00-15:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

Irakasleak