XSLaren edukia

Sistema Banatuak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Mintegia00
Gelako p.1025
Laborategiko p.1025

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditutakoan honako emaitza hauek bere izango ditu:

- Sistema banatuen ezaugarriak eta barne egitura ezagutzea

- Algoritmo eta sistema banatuak diseinatu, inplementatu eta bere errendimendua ebaluatzea



Landuko diren beste aspektu garrantzitsuak honako hauek dira: talde-lana, proposatutako ariketak eta problemak ebazteko behar den informazioa eta tresnak aurkitzeko gaitasuna, eta garatutako tresnen funtzionalitatea zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna, horrela, tresna horiek beste erabiltzaileek edota garatzaileek erraz erabili ahal izango dituzte.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia. Sistema banatuen sarrera



Motibazioa. Sistema banatuen propietateak. Banatutako aplikazioak. Informatika mugikorra eta nonahikoa. Hardware euskarria. Sistema eragilearen euskarria. Komunikazio-euskarria. Sistema irekiak. Sistema banatu baten egitura. Praktika: urruneko prozedura-deiak, urruneko metodo deitzea, bat-askoko komunikazioa IP Multicast-ekin.



2. gaia. Denbora, kausalitatea eta egoera globala



Denbora fisikoa. Erlojuaren sinkronizazioa. Denbora logikoa eta gertaeren ordena. Egoera globala eta koherentzia. Praktika: erlojua sinkronizatzeko tresnak eta protokoloak (adibidez, NTP), sinkronizazio algoritmoak.



3. gaia. Koordinazio banatua



Elkarrekiko esklusio banatua. Hauteskunde-algoritmoak. Talde-komunikazioa. Erreplikazioa. Transakzio banatuak. Adostasunaren arazoa. Praktika: talde-komunikazioa middlewareekin (JGroups, Spread...).



4. gaia. Banatutako fitxategi-sistemak



Banatutako fitxategi-sistemen propietateak. Sistemaren eredua. Izen-zerbitzua. Fitxategi zerbitzua. Errendimendu handiko fitxategi-sistemak. Interneteko fitxategi-sistemak. Adibideak: NFS, AFS, Coda, CIFS. Praktika: banatutako fitxategi-sistemen proba, eta egoera ezberdinetan duten portaeraren ebaluazioa.



5. gaia. Segurtasuna sistema banatuetan



Mehatxuak eta erasoak. Segurtasun politikak. Segurtasun-mekanismoak. Autentifikazio-protokoloak. Adibideak: Needham-Schroeder, Kerberos. Alde anitzeko konputazio segurua. Praktika: Kerberosen proba.



Gai aurreratuak: Hutsegite tolerantzia duten sistemak. Blockchain. Banatutako memoria partekatua. Cluster konputazioa. Peer-to-peer sareak. Erabilgarritasun handiko sistemak. Grid konputazioa. Informatika mugikorra eta nonahikoa. Praktika: talde-lan bat garatzea sistema banatuen arloan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia sistema banatuen kontzeptu teorikoetan oinarritzen bada ere, osagai praktiko handia izango du. Horretarako, hainbat irakaskuntza-metodologia erabiliko dira, klase magistraletatik hasi eta metodologia aktiboagoetaraino, hala nola PBL (Project Based Learning) edo pBL (Problem Based Learning) eta laborategiko jarduerak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



Aurreikusten diren ebaluazio sistemak ebaluazio jarraia sistema eta azken ebaluazio sistema dira. Ebaluazio jarraia sistema lehentasunez erabiliko dena da, UPV/EHUko indarrean dagoen araudian adierazten den moduan. Ebaluazio jarraia sisteman jarraitzeko baldintzak beteta, azken ebaluazio sistema aukeratzea erabakitzen duen ikasleak, irakasleari honela jakinarazi beharko dio: eGela bidez, 10. astea baino lehen beranduenez.



Ebaluazio jarraia sistema honako hiru probetan oinarritzen da:

- Banakako ebaluazio galdetegiak: %48

- Lan praktikoak, hiru ikasleko taldeetan: jarduera ezberdinen txostenak, garatutako kodea, espezifikazioak, proposatutako praktiken egiaztapen-emaitzak eta elkarrizketa: %32

- Proiektua, hiru ikasleko taldeetan: %20 (horietatik %2 banaka)



Laburbilduz, notaren %50 bakarkako lanetan oinarritzen da eta %50 taldean.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea



AZKEN EBALUAZIOA



Ebaluazio jarraia sistema jarraitzen ez dutenentzat, honako ebaluazio mekanismoa eskaintzen da:

- Banakako azken proba idatzia (galdera teorikoak, ariketa praktikoak, algoritmoen azterketa/diseinua...): %80

- Lan praktiko bat eta horri buruzko elkarrizketa: %20



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

G. Coulouris, J. Dollimore, T. Kindberg, G. Blair. Distributed Systems: Concepts and Design (5th edition). Pearson, 2012.



A. Tanenbaum, M. Van Steen. Distributed Systems: Principles and Paradigms (2nd edition). Pearson, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

S. Mullender. Distributed Systems (2nd edition). Addison-Wesley, 1993.

A. Tanenbaum. Distributed Operating Systems. Prentice-Hall, 1995.

P. Verissimo, L. Rodrigues. Distributed Systems for System Architects. Kluwer Academic Publishers, 2001.

H. Attiya, J. Welch. Distributed Computing: Fundamentals, Simulations, and Advanced Topics. Wiley-Interscience, 2004.

K. Birman. Reliable Distributed Systems: Technologies, Web Services, and Applications. Springer, 2005.

G. Tel. Introduction to Distributed Algorithms (2nd edition). Cambridge University Press, 2000.

N. Lynch. Distributed Algorithms. Morgan Kaufmann Publishers, 1996.

C. Cachin, R. Guerraoui, L. Rodrigues. Introduction to Reliable and Secure Distributed Programming. Springer, 2011.

N. Santoro. Design and Analysis of Distributed Algorithms. Wiley, 2007.

Aldizkariak

IEEE Transactions on Parallel and Distributed Systems

(Springer) Distributed Computing

(Elsevier) Journal of Parallel and Distributed Computing

ACM Transactions on Computer Systems

IEEE Transactions on Computers

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

10:30-12:00

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak