XSLaren edukia

Sistema Digitalen Diseinua eta Eraikuntza

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2060
Laborategiko p.4030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren ikastearen emaitzak hauek dira:



1. Helburu ezberdinak dituzten maila ertaineko sistema digitalak diseinatu.

2. Sistema digitalak diseinatzeko metodologia egituratu bat erabili.

3. Sistema digitalak eraikitzeko aukerak ezagutu.

4. Diseinu batean bete behar diren faseak identifikatu eta horretarako behar diren tresna informatikoak erabili.

5. VHDL lengoaia erabiliz, sistema digital bat deskribatu.

6. CAD tresnen bidez, diseinatutako sistema bat deskribatu eta simulatu.

7. Zirkuitu programagarri bat erabiliz diseinatutako sistema digital bat eraiki eta egiaztatu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Gai zerrenda honetan agertzen diren kontzeptuak eta teknikak hurrengo metodologia atalean azaltzen den metodoa jarraituz irakasten dira:



1. Gaia: Sarrera.



2 Gaia: Sistema digitalen diseinurako metodologia.



3. Gaia: Diseinu-adibideak.



4. Gaia: Hardwarea deskribatzeko lengoaiak: VHDL lengoaiaren sarrera.



5. Gaia: Zirkuitu logiko programagarriak.



6. Gaia: Diseinu zikloa eta tresna informatikoak.

MetodologiaToggle Navigation

Jarraituko den metodologia Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza (POI) metodologia da (ingelesez PBL: Project Based Learning). Metodologia horren ezaugarri nagusiak hauek dira: ikaslean zentratzen da eta irakasgaiaren kontzeptuak proiektuak garatzen ikasten dira. Proiektuak taldeka lantzen dira eta bertan ikasleek aplikatzen dituzte bai ikasitako gai berriak baita aurretik ezagutzen zituztenak ere. Hala bada, bi helburu dira nagusi. Alde batetik lortu nahi da ikasleak jasotzen duen heziketa lagungarria izatea arlo laboralean murgiltzen denean arrakasta lortzeko (gure kasuan, ingeniaritzako enpresetan proiektuak garatzen dira uneoro). Beste aldetik, heziketa-eredua ikaslean oinarritu nahi da eta ez irakaskuntzan. Beraz, ikaslea izango da irakasleari eskatuko diona hainbat gai irakastea horiek behar dituelako planteatzen zaion lana aurrera eramateko.



Irakasgaian zehar ikasleek proiektu bakarra garatu behar dute 2-3 kideko taldetan eta proiektu horrek barne hartzen du irakasgai osoa (% 100a). Aurretik ezagutu behar dituzten kontzeptuak 1. mailako “Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak” irakasgaian landutakoak dira.



POI metodologia aplikatzeko, parte-hartze aktiboa eta kooperatiboa lortzen duten askotariko teknikak zein jarduerak egiten dira. Gure kasuan, jarduera horiek guztiak lauhileko osoan zehar landuko den proiektu bakarraren ingurukoak dira eta guztien bitartez irakasgaiaren konpetentziak lortzea espero da. Adibide gisa, planteatuko diren jardueren artean honako hauek daude: posterrak egitea, ahozko aurkezpenak egin taldeka, karpeta bat osatzea non lan guztien dokumentazioa jasoko den eta abar.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: ebaluazio jarraituaren bidez edo amaierako ebaluazioaren bidez. Ebaluazio jarraituaren sistema da lehenetsitakoa, UPV/EHUko araudian adierazten den moduan.



1) EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA:



Ebaluazio jarraitua egiteko klase presentzialetara joatea derrigorrezkoa da (% 80 gutxienez). Ikasturtean zehar ikasleek lehenengo egunean proposatzen zaien proiektu bat garatzen dute taldeka, baina, horrekin batera, zenbait zeregin banaka egin behar dituzte. Ebaluazioaren ehunekoak honako hauek dira:



- % 35, Ezagutzaren azterketa. Lauhilekoaren bigarren erdian egiten da eta gainditu egin behar da. Suspendituz gero, bigarren aukera bat ematen da azterketa finalaren egunean (urtarrilean).



- % 10, Karpeta gordailua: Karpeta taldekideentzat eta irakasleentzat eskuragarri dagoen gordailu elektroniko bat da. Proiektuaren hasieran sortzen dute ikasleek, eta garapenean zehar bertako informazioa eguneratzen, osatzen eta hobetzen doaz.



- % 45, Proiektuaren txostena, prototipoaren eraikuntza eta elkarrizketa. Txostena ebaluatzeko kontuan hartuko da kalitate teknikoa, ideiak idatziz azaltzeko gaitasuna eta hizkuntzaren zuzentasuna. Prototipoaren funtzionamendua zein taldekide bakoitzaren ezagutza proiektuari buruz, elkarrizketa baten bitartez egiaztatuko dira.



- % 10, Proiektuaren azken aurkezpena. Kontuan hartuko da bai ahozko aurkezpena, bai hori egiteko sortutako materiala.



Ikasgaia gainditzeko ebaluazio jarraituan, hauek dira bete beharrekoak:



- Klase presentzialetako asistentzia gutxienez % 80koa izan beharko da.



- Azterketan gutxienez 5 puntu atera behar dira (10etik).



- Gainerako zereginetan beharrezkoa da gutxienez 10etik 4 lortzea zati bakoitzean modu independentean.



- Azken nota haztatuak 5 baino handiagoa edo berdina izan behar du.



Ebaluazio jarraituaren baldintzak betetzen dituen ikasle batek amaierako ebaluazioa aukeratu nahiko balu, irakasgaiko irakasle arduradunei adierazi behar die nahi hori modu honetan eta epe hauetan: eGelako inkesta bitartez 10. astea baino lehen.



2) AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA:



- % 50: Ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuetako azterketa.



- % 50: Diseinu baten ebaluazioa, haren lau faseen bitartez (diseinua, simulazioa, eraikuntza eta egiaztapena). Zati honen emaitzak (txostena eta prototipoa) azterketa baino lehen entregatu behar dira irakasleek adierazitako datan. Emaitza horiekin elkarrizketa bat egingo da.



Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da gutxienez bi ataletako bakoitzean 5 puntu ateratzea (10etik).



OHAR GARRANTZITSUA: hasieratik azken ebaluazioaren sistema aukeratzen duten ikasleei IRAKASGAIAREN LEHENENGO HILABETEAN ZEHAR ikasgaiaren irakasleekin harremanetan jartzea gomendatzen zaie, proiektuaren 4 faseak garaiz burutzeko denbora dutela ziurtatzeko.



ETIKA AKADEMIKOA ETA PLAGIOARI BURUZKO PROTOKOLOA



Irakasgaiaren ebaluazioan “UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa” aplikatuko da (https://www.ehu.eus/eu/web/doktoregoa/araudia/upv-ehuren-araudia/etika-akademikoari-buruzko-protokoloak).



Irakasleek ez badute besterik adierazten, ebaluazio-probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Konputagailu pertsonal bat (PC motakoa).
- Doako programak diseinu digital bat deskribatzeko, simulatzeko eta eraikitzeko, zirkuitu programagarriak erabiliz (PLDak).
- Prototipoak eraikitzeko plaka bat egindako diseinua eraikitzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Digital Design using VHDL: A systems approach, Dally, W., Harting, R., Aamodt, T., Cambrigde University Press, 2016.

- Digital Design. An Embedded Systems Approach Using VHDL, Ashenden P. J., Morgan Kaufmann, 2008.

- The art of digital design (2ª Ed), Winkel D., Prosser F., Prentice Hall, 1987.

- VHDL Lenguaje estándar de diseño, Terés L., Torroja Y., McGraw Hill, 1998.

- Rapid prototyping of digital systems, Hamblen J., Furman M., Kluwer Ac. Publ, 2006.

- Sistema Digitalen Diseinu Hastapenak, Arbelaitz et al., Ed. UEU, 2005.

- Principios de diseño de sistemas digitales, Arbelaitz et al., Ed. UPV, 2008.

- Fundamentos de sistemas digitales, T.L.Floyd, Ed. Pearson, 11ªEd., 2016.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Effective coding with VHDL. Principles and best practice., Jasinski R., MIT Press, 2016.
- Digital Systems : From Logic Gates to Processors, Deschamps J.P., Valderrama E., Terés L., Switzerland: Springer; 2016. doi:10.1007/978-3-319-41198-9
- Synthesizable VHDL design for FPGAs, Bezerra, E. A., Lettnin, D. V., Springer, 2014. doi: 10.1007/978-3-319-02547-6.
- Rapid system prototyping with FPGAs, R.C. Cofer, B. Harding, Ed. Elsevier, 2006.
- Síntesis de Circuitos Digitales, un enfoque algorítmico, Deschamps J.P., Thompson, 2002.
- The Design Warrior's guide to FPGAs, C. Maxfield, Ed. Elsevier, 2004.

Aldizkariak

- IEEE Transactions on Industrial Electronics
- IEEE Transactions on Consumer Electronics
- IEEE Transactions on Control Systems Technology

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • ETXEBERRIA UZTARROZ, MARIA IZASKUN
  • MORI CARRASCAL, LIBE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

12:00-13:30

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

17:00-18:30

Irakasleak