XSLaren edukia

Zibersegurtasunaren Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditutakoan honako emaitza hauek bereak egingo ditu:

1. Kriptografia klasikoa, bai simetrikoa bai asimetrikoa, ulertzea eta hori erabilita, programak garatzea.

2. Gakoen banaketa arazoa konpontzeko, kriptografia kuantikoaren algoritmoak ezagutu.

3. Gehien erabiltzen diren eraso motak ezagutzea.

4. Auditoretzak eta sartze-azterketak egiteko erabiltzen diren metodologiak eta tresnak ezagutzea.

5. Industria ingurunetan erabiltzen den SCADA arkitektura ulertzea eta bera babesteko moduaz jabetzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia. Sarrera

2. gaia. Kriptografia klasikoa

3. gaia. Kriptografia aurreratua

4. gaia. Kriptoanalisia

5. gaia. Auditoretzak eta sartze-azterketak

6. gaia. Zaurgarritasunak eta exploitak

7. gaia. Industria-zibersergurtasuna

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia konbinatzen dira. Alde batetik, irakasgaiaren kontzeptuak azaltzeko azalpen eskolak emango dira, eta ikasleek parte hartuko dute horiei buruzko eztabaidetan. Ariketak eta problemak bakarka edo taldean garatuko dira, eta gelan egiten direnak modu parte-hartzailean ebatziko dira.



Bestalde, proiektu praktikoak garatuko dira taldeka eta bakarka. Horietan, ikasleek eduki teorikoak landu beharko dituzte proposatutako bibliografia eta klasean emandako materiala erabiliz.



Ikasleen ikaskuntza errazteko eta bermatzeko, gelako eta ordenagailuko praktiken jarraipena eginen da. Aldez aurretik ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera feedback-a emango zaie, ikasleak beren ikasketa-prozesuaz jabetzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ondorengo bi ebaluazio sistemen artean aukeratu beharko du ikasleak: ebaluazio jarraia eta ebaluazio globala. Ebaluazio jarraia izango da ebaluazio sistema lehenetsia, UPV/EHUko indarrean dagoen araudian adierazten den moduan.



a. Ebaluazio jarraitua



Ebaluatzeko modu lehenetsia da eta ohiko deialdirako bakarrik balio du.



Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

- Banakako azterketa: % 40

- Taldeka burututako lan praktikoak: % 60



Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.



Ikasleak aktiboki eta etengabe parte hartzea eskatzen du, ondorengo baldintzekin:

- Klaseetara eta laborategietara joatea: justifikaziorik gabeko klase faltak ezingo dira 5 baino gehiago izan.

- Ariketa eta lan guztiak entregatzea eta egindako entrega bakoitzean gutxienez 4 puntuko nota (10etik) lortzea.

- Ebaluazio-probak egitea eta egindako proba bakoitzean gutxienez 4 puntuko nota (10etik) lortzea.



Aipatutako baldintzak betetzen ez badira, ebaluazio orokorrera pasatuko da. Ebaluazio jarraituko baldintzak beteta, ebaluazio globala aukeratzea erabakitzen duten ikasleek, irakasgaiaren ardura duen irakasle-taldeari jakinarazi beharko diote jarrian adierazitako epe eta eran: posta elektronikoz hamargarren astea baino lehen. Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ebaluazio jarraitua amaitu baino lehen uztea eta amaierako azterketa ez egitea.



b. Ebaluazio globala



Ebaluazio sistema honetan jarraituko diren ehunekoak honako hauek dira:

- Banakako azterketak: % 40

- Banaka burututako lan praktikoak: % 60



Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5ekoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.



Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa ez egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri utzitako materiala: gidak, adibideak eta enuntziatuak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Understanding Cryptography: A Textbook for Students and Practitioners, Christof Paar, Jan Pelzi, Bart Preneel, 2011

- Quantum Cryptography: From Key Distribution to Conference Key Agreement (Quantum Science and Technology), Federico Grasselli, 2021

- Industrial Cybersecurity: Efficiently secure critical infrastructure systems. Pascal Ackerman, 2017.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

10:30-12:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

15:30-17:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30

Irakasleak